EAJ-PNVk bakea babesteko atzerapausorik ez emateko deia egin dio euskal gizarte osoari ustezko terrorismo delituagatik bi pertsona atxilotu dituztela jakin ondoren

Alderdi jeltzalea "erabat kezkatuta" agertu da Ertzaintzak bi pertsona atxilotu dituelako ustezko terrorismo delitu batengatik, eta horiek baieztatuz gero, "gainditutzat jotzen genituen iraganeko garaietara eramaten gaituzte"

EAJ-PNVk bakea babesteko atzerapausorik ez emateko deia egin dio euskal gizarte osoari ustezko terrorismo delituagatik bi pertsona atxilotu dituztela jakin ondoren 17Urriak
UrriaK 17 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVk "erabateko kezka" agertu du Ertzaintzak bi pertsona atxilotu dituelako ustezko terrorismo delituagatik. Auzitegi Nazionala ikertzen ari den gertakari horiek baieztatuz gero, "gainditutzat jotzen genituen iraganeko garaietara garamatzaten jokabideak izango lirateke". Ildo horretan, EAJ-PNVk dei egiten dio euskal gizarte osoari "atzerapausorik ez emateko bakea babesteko bidean. Bakea, askatasuna eta bizikidetza gehiegi kostatu zaizkio euskal gizarteari bukatutzat jotzen genituen egoeretara itzultzeko". Azkenik, EAJ-PNVk Ertzaintzaren lana goraipatu du eta egiten ari den ikerketarekiko zuhurtzia eta errespetua eskatu du.

Interesatu Zaitez