EAJ-PNVk Estatu-Nazioen eredua gainditzea du helburu Erromako Itunen 60. urteurrenean

Kanpo Ekintza gaietarako burukide Mikel Burzako Erromara bidaiatu da beste ordezkari jeltzaleekin batera, gaur, EAD-PDE alderdiak Erromako Diputatuen Ganberan egingo duen jardunaldian eta bihar Europaren alde egingo den manifestapen handian parte hartzera (EBBren adierazpena atxikita doa)
EAJ-PNVk Estatu-Nazioen eredua gainditzea du helburu Erromako Itunen 60. urteurrenean
24
Martxoa
2017
EBB
PARTEKATU
24 Martxoa 2017 | EBB

EAJ-PNVk Europar Batasunaren barruan Estatu-Nazioen eredua gainditu beharra aldarrikatzen du "XX.mendean funtzionatu arren, gaur egun zaharkituta dagoelako eta XXI. mendean behar dugun subiranotasun partekatua sortzeko balio ez duelako, eta hori da Estatu kideek onartu behar duten zerbait. Hori horrela ez den bitartean, Europak muga handiekin jarraituko du eta oraindik estatu izaera lortu ez dugun nazioek zilegitasun osoz jarraituko dugu estatu izateko helburua lortzeko lanean”. Hori da Euzkadi Buru Batzarrak (EBB) egin duen adierazpen bihar, 2017ko martxoaren 27n, Erromako Itunaren 60. urteurrena ospatzen delarik . “Oraindik dauden muga fisikoak, buruko mugak eta estatuen eskemak gainditzea da europar proiektua birsortzeko giltzarria. Euskadi moduko nazioek, Europan aitortza eta askatasun esparrua ikusten dutenek, aitzindari izan behar dute nazio garen eta sentitzen garenon nortasuna eta burujabetza ulertzeko modu berria eraikitzeko bide honetan" gaineratu dute jeltzaleek beren adierazpenean.

Europar egitasmoak ziurgabetasun eta aukeraz betetako egunak bizi ditu orain, eta bihar bertan Erromako Itunen 60. urteurrena ospatuko du, akordio horiek Europar Batasunaren beraren sorburuan sustraitzen direlarik. Jai eta ospakizunetan parte hartzeko eta, batez ere, europar proiektuarekiko atxikimendua eta alderdi jeltzaleak ematen dion babesa berresteko, EAJ-PNVren ordezkariak, haien artean EBBko Kanpo Harreman gaietarako burukide MIkel Burzako, gaur goizean Italiako hiriburura bidaiatu dira efemeride honen kariaz antolatu diren ekitaldi ezberdinetan parte hartzera.

Gaur bertan, ordezkari jeltzaleek Europako Alderdi Demokratak (EAJ-PNV ere alderdi horretan integratuta dago) Erromako Diputatuen Ganberan egingo duen lan saioan parte hartuko dute. Bihar goizean, ordezkari jeltzaleak European Movement International taldeak antolatu duen forum politikora joango dira. Talde hau da dagoen plataforma europazale nagusiena, 70 urte ditu eta esparru askotako eragileak batzen ditu,hala nola gizarte zibilekoak, enpresa mundukoak, unibertsitatekoa, GKEak, alderdi politikoak eta tokian tokiko agintariak. Parte hartuko duten hizlarien artean daude Daniel Innerarity filosofoa, Europar Batzordeko presidente ohi Romano Prodi eta, Guy Verhofstadt, Europar Parlamentuko ALDE taldeko presidentea. Ordezkari jeltzaleek era berean parte hartuko dute Europaren aldeko aldarriekin Erromako kaleak zeharkatuko dituen manifestaldian. Manifestaldi honetan jendetza handiak parte hartzea espero da.

PARTEKATU

INTERESATU ZAITEZ