Xabier Insausti

Xabier
Insausti

Xabier Insausti Sarasola (Beasain, 1985) Telekomunikazio Ingeniaritzan doktorea da eta Senaturako hautagaitza aurkeztu du lehen aldiz. Ezkonduta eta 7 hilabeteko alaba batekin, Matematika Aurreratuko masterra du, analisi matematikoen espezialitatean.

Gaur egun, Tecnun-eko (Nafarroako Unibertsitateko Ingeniaritza Eskola) irakaslea eta ikertzailea da. Aljebra, Matematika konputazionala eta Informazioaren Teoriako eskolak ematen ditu; Matematikako ikerketa taldeko koordinatzailea da; eta bere ikerketa lerro nagusiak Matematika Aplikatua eta Konputazio Kuantikoa dira. Irakasle titular gisa egiaztatua, 28 artikulu zientifiko egin ditu. Ingurune sozioekonomikoan euskararen erabilera kudeatzeko eta sustatzeko unibertsitate-ekimenetan buru-belarri sartuta dago. GBBko burukidea da.