Nerea Renteria

Nerea
Renteria

Nerea Renteria Lasanta (Basauri, 1969) legegintzaldia abian zela igo zen Euskal Taldearen trenera, 2025eko apirilean. Hala eta guztiz ere, Kongresuan egin duen lehen agerraldian, aise bete ditu beragan jarritako itxaropenak, kontuan hartuz, gainera, gaurkotasun eta garrantzi handiko gaietan aritu behar izan zela, besteak beste Garraio eta Mugikortasun Jasangarrietako Batzordean. Horregatik, berriz ere Bizkaia ordezkatzeko asmoa du Kongresuan.

Meatze Ingeniari Teknikoan eta Ingurumen Zientzietan lizentziatua, graduondoko ikasketak ditu Kalitate eta Ingurumeneko eta Lan Arriskuen Prebentzioko sistema integratuetan. Gorte Nagusietara iritsi aurretik, Basauriko Udaleko alkateorde eta Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurumen arloetako arduradun izan zen. Nerbioi-Ibaizabal Udal Mankomunitateko lehendakariordea izateaz gain.

Politikatik kanpo, kalitatearen eta ingurumenaren arloko eraikuntza eta zerbitzuetako enpresetan lan egin zuen, Estatuko eta nazioarteko esperientziarekin, eta sistemen aholkulari eta auditore gisa.