Nerea Ahedo

Nerea
Ahedo

Nerea Ahedo Cezak (Bilbo, 1966) goi Ganberan hamarkada batez metatu duen esperientzia emankorraren bermearekin aurkeztu du berriz bere hautagaitza Senatuan Bizkaia ordezkatzeko. Euskadi eta humanismoa printzipio negoziaezin gisa hartuta, irmo defendatzen ditu beti jeltzaleen posizioak.

Medikuntzan lizentziatuta, Laguntza Humanitarioko eta Geriatriako graduondokoekin, EAJ-PNVren bozeramailea izan da osasunarekin, eskubide sozialekin, lanarekin edo migrazioekin lotutako batzordeetan, eta Europako Kontseiluko Parlamentu Batzarreko kidea ere bada. Senatura iritsi aurretik, Bizkaiko Batzar Nagusietako ahalduna izan zen hiru legegintzalditan, eta GKEen koordinatzailea eta adinekoen egoitzen zuzendaria ere izan zen.

Ezkonduta eta alaba eta seme batekin, tratu pertsonalean gertukoa, hiztuna eta dibertigarria den moduan, hemizikloko oholtzara igotzen denean, Nerea serioa, zuzena eta sendoa da.