María Dolores Etxano

María Dolores
Etxano

Senatuan esperientzia handia izanik, María Dolores Etxano Varelak (Ondarroa, 1968) bikain menperatzen ditu Legebiltzarreko jardueraren nondik norakoak. Hainbat urtez Goi Ganberan egon ondoren, Bizkaia eta EAJ-PNV Gorte Nagusietan berriro ordezkatzeko hautagai gisa aurkeztu da.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatua, bere ibilbide profesionala enpresa pribatuan zein Administrazio Publikoan garatu du. Feminista eta Euskadirekin eta bere herriarekin, Ondarroarekin, konprometitua, Senatuan Berdintasun, Ogasun eta Aurrekontu batzordeetako jeltzaleen bozeramailea izan da, besteak beste. Jarduera horretan, lan azpimarragarria egin du emakumeen aurkako indarkeria matxista desagerrarazteko Estatu Itunaren neurrien jarraipenean, eta baita ere legegintzaldian lortutako akordioen segimenduan ere. Bere herriko Udaleko zinegotzia ere bada.

Aisialdian Ondarroaz, familiaz, lagunez, irakurketaz, zineaz, kirolaz eta mendiaz gozatzea atsegin du.