Luke Uribe-Etxebarria

Luke
Uribe-Etxebarria

Luke Uribe-Etxebarria Apalategi (Beasain, 1965) Gipuzkoa Senatuan ordezkatzeko hautagaia da berriz ere. Madrilen eman dituen zazpi urteotan, fruitu ugari jaso ditu Euskadiren defentsan, oholtzan duen erretorika argumentatuari esker, alde batetik, eta korridoreetan akordio zabalak lortzeko duen trebetasunari esker, baita ere.

Informazio Zientzietan lizentziatua, Lovainako Unibertsitatean (Belgika) Europako Zuzenbidean diplomatua eta Deustuko Unibertsitatean Enpresen Kudeaketan eta Enpresen eta Lurraldeen Lehiakortasunean Master bana egin ditu. Euskal Taldearen bozeramaile izan da Kanpo Arazoetan, Iberoamerikako Gaietan, Defentsan, Industrian, Ekonomia eta Enpresa Gaietan, Eraldaketa Digitalean, Zientzian edo Unibertsitateetan.

90eko hamarkadaren amaieran, Europako Erakundeen aurrean Euskadik zuen Bulegoan aritu aritu zen lanean, Bruselan. Hain zuzen ere, ondoren Euskadiko Ordezkaritza bihurtu zena bulegoan, eta funtzionario ere bihurtu zen, Europar Batasunaren oposizio bidez. Gipuzkoako legebiltzarkidea ere izan zen.

Asteasun bizi da, eta hainbat legegintzalditan zinegotzia izan da bertan. Musikazale amorratua da, sukaldaritzarekin gozatzen du eta baita Realarekin ere, txuriurdinen bazkide izanik.