Leyre Madariaga

Leyre
Madariaga

Tecnaliako Europako Gaietako eta Agenda Publikoko zuzendaria, Leyre Madariaga Gangoiti (Bilbo, 1972) Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Deustuko Merkataritza Unibertsitatean, eta Europako Ikasketetan masterra du Lovainako Unibertsitate Katolikoan. Kongresurako hautagaia, aurretik Lehendakaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendaria eta Eraldaketa Digitaleko eta Ekintzailetzako zuzendaria izan zen Eusko Jaurlaritzan, eta IDOMen eta SPRIn ere lan egin zuen. Bi seme-alaben ama da, eta operarekin, irakurketarekin eta jendearekin hitz egiten gozatzen du.