Kepa Lambarri

Kepa
Lambarri

Zallarra bete-betean, Kepa Lambarri Camilo (Bilbo, 1979) udal politikan barneratu duen herritarrenganako gertutasun eta entzute gaitasuna Senatura eramaten ahaleginduko da. Bere herriko Udaleko zinegotzia izan da hamarkada batez, alkateorde ere izanik 2019 eta 2023 artean. Halaber, beste ardura batzuk ere zuzendu zituen: Ur, Obra eta Zerbitzuak; Hirigintza eta Etxebizitza; Ingurumena; eta Nekazaritza eta Mendiak.

Bide, Ubide eta Portuetako ingeniaria da, Kantabriako Unibertsitatean ikasketak burutu ostean, eta hainbat titulurekin osatu du bere prestakuntza: Master Executive MBA Enpresen Zuzendaritzan ESICen, eta Errepideen kontserbazio eta ustiapeneko COEX Masterra Valentziako CICCPn. Gaur egun, obra-burua da eremu pribatuko enpresa batean.

Zallako Uri Buru Batzarreko presidente hautatu zuten ekainean eta, horregatik, zinegotzi kargua utzi behar izan zuen. Irakurketa eta mendia ditu gustuko, baina bere pasio nagusia saskibaloia da. Izan ere, Estatu mailako entrenatzaile titulua du, eta Balmaseda, Unamuno eta Zallako Bidegintza taldeak entrenatu ditu.