EUSKO LEGEBILTZARRAKO HAUTAGAIA ARABATIK

Irina Rabalo

Irina Rabalo Navarro naiz. Duela 39 urte jaio nintzen Vitoria-Gasteizen, balore jakin batzuetan hezi nauen familia baten barruan. Balore horiek dira gaur egun nire eguneroko lana definitzen eta gidatzen dutenak.

Irina Rabalo

Balore horien artean dago familiarenganako maitasuna. Familia dut babes, laguntza eta alaitasun iturri. Zaintzen duzun mundua da aldi berean zu zaintzen zaituena. Maitasun horren fruitu ditut nire hiru alaba zoragarriak, senarrarekin batera bizitzaren bide hau egiten laguntzeaz gain behar dudan babesa ematen didatena.

Bigarren balore bat da pertsonenganako errespetua, enpatia eta ahal den guztietan laguntzea. Horren ondorioz, Erizaintzan diplomadun egin nintzen, zaintza alorreko lanbidean sartuz. Erizaintza lanetan Lehen Arretan aritu izan naiz praktika aurreratuko erizain gisa. 

Nire ardura da, beste gauza batzuen artean, Osasunerako Hezkuntzako programak bultzatzea, hauen artean Paziente Bizia izenekoa, eta pertsonei tresna egokiak eskaintzea ahaldundu daitezen eta beren osasunaren eragile izan daitezen, beren bizi kalitatea hobetuz. 

Halaber, hainbat entitaterekin kolaboratzen dut osasunari buruzko hitzaldiak eta ikastaroak emanez. Zainketen gida bat argitaratu dut. Egin nituen ikasketen osagarri gisa, sexologia masterra egin nuen, heziketan eta aholkularitzan oinarrituta.

Azkenik, nire familiak transmititu dizkidan balore guztiak hire Herrian ikusten ditut islatuta, Euskadin. 

Garen guztia maitatzea, gure sustraiak, gure historia eta izaera berezia, euskara, gure kultura eta sukaldaritza eta EAJ-PNV gure Herriaren ezaugarri horiek guztiak islatzen dituen alderdi bakarra denaren uste sendoa. 

Horregatik, harrotasuna sentiarazten dit, alderdikide izateak ez ezik, EAJ-PNVk Eusko Legebiltzarrean bere ibilbide luzean eta horren esfortzu handiarekin eta irizpide zuzenarekin egin duen lanaren lekukoa hartzeko aukeratu den lantaldeko kide izateak ere.

Kide nauen lantalde berri honen burutzan Imanol Pradales daukagu, eta euskal gizartearen babesarekin Lehendakari izendatuko dugu apirilaren 21eko hauteskundeez geroztik. Etapa berri honi heltzen diot ilusioz beteta, guztizko dedikazio eta konpromisoarekin. Indar Berria.

Konpromisoa, seriotasuna, egiten jakitea, euskal herritargoaren ezaugarriak, EAJ-PNV definitzen dutenak.