Igotz López

Igotz
López

Senatuan legealdi bat egin ondoren, Igotz López Torre (Zamudio, 1974) Bizkaia eta EAJ-PNV Diputatuen Kongresuan ordezkatzeko aurkeztu da.

Zuzenbidean lizentziaduna, herritarren gaur egungo erronka handienei aurre egiteko profil egokia du, jeltzaleen bozeramailea izan baita etxebizitzaren, garraioen, trantsizio ekologikoaren eta justiziaren arloetan, beteak beste.

Deustuko Unibertsitatean lortutako lizentziaturaz gain, hainbat graduondo eta aditu ikastaro egin ditu, hauen artean Mondragon Unibertsitateko Toki eta Lurralde Erakundeen Gobernu eta Zuzendaritza Betearazlea nabarmenduz. Bere herriko alkate izan zen 2011 eta 2023 artean.

Kudeaketa publikoan jardun aurretik, 11 urtez hainbat bankutan zuzendaritza-ardurak izan zituen. Ezkonduta dago eta bi alaba ditu. Familiarekin bidaiatzea da bere poztasunik handiena, eta sukaldaritza, saskibaloia eta urpekaritza ere gustuko ditu.