Idoia Sagastizabal

Idoia
Sagastizabal

Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua

Jarrai nazazu hemen:

Idoia Sagastizabal Unzetabarrenetxea naiz, 1972an Eibarren jaiotako lekittarra. Niretzat benetako harrotasuna eta konpromiso handia da Kongresurako Bizkaiko hauteskunde-zerrenda jeltzalearen buru izatea. 2016tik diputatu izateko ohorea dut eta etapa horretan, arlo ekonomikoan buru-belarri aritu naiz, egunero-egunero lanean eta hitzaldi guztietan zorrotza izaten, nahiz eta ezaugarri hori ez den oso ohikoa gaur egungo Kongresuan.

Urte hauetan gure gizartearen garapenerako garrantzitsuak diren batzordeetan bozeramaile izateko aukera izan dut, hala nola Ogasunean eta Funtzio Publikoan, Aurrekontuetan, Industria eta Turismoan, Ekonomia, Merkataritza eta Eraldaketa Digitalean, Lana, Gizarte Ekonomian, Inklusioan, Gizarte Segurantzan eta Migrazioetan, eta Trantsizio Ekologikoan eta Erronka Demografikoan. Zuzenbidean lizentziaduna naiz eta profesionalki Enplegu eta Sustapen Ekonomikoko teknikari gisa jardun dut, eta urteetan zehar ekonomia, aurrekontu, industria eta energia politiketan espezializatu naiz.

Lekeitioko Udaleko zinegotzi moduan nire herriari laguntzeko pribilegioa izan dut eta, alderdi mailan, Bizkai Buru Batzarreko burukide izan naiz. Nire aisialdian, gehien betetzen nauena eta deskonektatzen nauena irakurtzea da, eta baita naturaz gozatzea eta nire baratzean lan egitea ere.