Ibone Santos

Ibone
Santos

Ibone Santos Ellakuria (Bilbo, 1985) Arabako Diputatuen Kongresurako hautagaia da. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko karrerako funtzionarioa da, eta hezkuntzan, ingurumenean eta kudeaketa publikoan duen esperientzia Arabako lurraldearekiko konpromiso irmoarekin uztartzen du.

Ingurumen Zientzietan lizentziaduna, master ofizialak ditu Itsasertzeko Eremuen Kudeaketa Integratuan eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Prestakuntzan, eta Eusko Jaurlaritzako Industria Kutsaduraren Prebentziorako Zerbitzuan egiten du lan. Valdegovía/Gaubeako alkateorde izan da eta Añana Landa Garapenerako Elkarteko presidenteordea, Añanako Kuadrillako batzarkidea eta Gaubeako Turismo Patronatuko, Valderejoko Parke Naturalaren Patronatuko eta Gobea Eskolako OOGko kidea da.