Gorka Urtaran

Gorka
Urtaran

Kongresurako Arabako zerrendaburua

Jarrai nazazu hemen:

Gorka Urtaran Agirre naiz. 1973an jaio nintzen Gasteizen eta gaur egun Gizarte Politiketako Arabako foru diputatua naiz. Nire herriko alkate izateko ohore handia izan nuen 2015 eta 2023 artean, eta oraingoan Diputatuen Kongresura eraman nahi dut politika ulertzeko dudan modua: hurbiltasunean, entzutean eta kaleko errealitatearekiko etengabeko harremanean oinarritutakoa. Guzti horrek gizartearen kezkak eta nahiak zuzenean ezagutzeko aukera ematen dit.

Soziologian lizentziatua naiz, Hiri Soziologiako eta Soziologia Politikoko adarretan. Horrez gain, Migrazioetan unibertsitate espezialista bezala graduondokoa ere badut, eta Diploma Gobernuko Doktoregoko Ikasketa Aurreratuetako eta analisi politiko-konparatuetan. Gasteizko Udaleko Gizartegintza Saileko funtzionarioa naiz 2000. urtetik, eta Arabako Batzar Nagusietako prokuradorea ere izan naiz.

Euskararen eta euskal kulturaren defendatzaile sutsua naiz eta nire zaletasun nagusiak irakurtzea eta kirola egitea dira, batez ere bizikletan ibiltzea eta mendiko eskia. Pertsona familiarra naiz, eta nire denbora librearen zati handi bat emaztearekin eta seme-alabekin partekatzen saiatzen naiz, batez ere mendian paseatzen.