Esther Apraiz

Esther
Apraiz

Azken hiru legegintzaldietan bere jaioterriko alkate izan ostean, Esther Apraiz Fernández La Peñak (Derio, 1976) erantzukizun horretarako berriz ez aurkeztea erabaki du, baina bai Diputatuen Kongresurako jeltzaleen zerrendetan. 2023tik EUDEL Euskadiko Udalen Batzar Nagusiko presidentea, Zuzenbide Ekonomikoan lizentziatua da Deustuko Unibertsitatean, eta Hirigintzako Administrazio Orokorreko teknikaria izan da Bilboko Udalean. Seme baten eta alaba baten ama da, eta kirola, zinema eta musika gustuko ditu.