Eneko Goia

Eneko
Goia

Eneko Goia Laso naiz. 1971n jaio nintzen Donostiako Amara auzoan. Gipuzkoa Kongresuan ordezkatzeko erronka ilusioz hartu dut eta baita ere, aukeratzerakoan, azken hitza herritarrek dutela dakienaren apaltasunez.

Politika nire pasio handienetako bat da, eta 10 urte eta 4 hilabetez Donostiako alkate izana esparru horretan bizitzea egokitu zaidan abenturarik ederrena izan da, zalantzarik gabe. Ohorea izan zen, halaber, Gipuzkoako legebiltzarkide, Errepideetako diputatu eta Gipuzkoako Foru Aldundiko bozeramaile izatea. Alderdi mailan, GBBko kide hautatu ninduten, eta Exekutibako idazkaria izan nintzen. Gaur egun, nazioarteko harremanen arduraduna naiz Sabino Arana Fundazioan.

Ezkonduta nago eta bi neska eta bi mutilen aita naiz. Ikasbide Ikastolan eta Barandiaran Lizeoan ikasi ondoren, Zuzenbidean lizentziatu nintzen EHUn eta, ostean, Zuzenbide Komunitarioko Diplomatura egin nuen Deustun. Arlo horretan, 1996an irakasle hasi nintzen Euskal Herriko Marketin Institutuan, lehenik Donostian eta ondoren Derion, non Zuzenbide Komunitarioko, Kanpo Merkataritzako eta Lan Zuzenbideko eskolak ematen nituen.

Asko gustatzen zait irakurtzea, batez ere gai politikoei edo historiari buruzkoa bada. Ezin naiz musikarik gabe bizi eta mendian galtzea gustatzen zait. Eta azkenaldian gehiegi garatu ez dudan arren, asko gustatzen zaizkit eskulanak eta brikolajea.