Bittori Zabala

Bittori
Zabala

Bittori Zabala Fernandez (Elgoibar, 1967) Gipuzkoako Foru Aldundiko Zerga eta Finantza Politikako zuzendari nagusia da 2015etik. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, 1992an sartu zen Aldundian, zenbait urtez Laboral Kutxan lan egin ondoren. 1986an EAJ-PNVra afiliatuta, zinegotzi izan zen bere herriko Udalean 2007 eta 2019 urteen artean. Bertan, Udal Gobernutik Ogasun eta Berdintasun sailak zuzendu zituen. Orain, Senatuan Gipuzkoa ordezkatu nahi du.