"Así fue", Javier Ortizek Xabier Arzalluzen gainean idatzi duen biografia

“Así fue”, izenburupean idatzi du Javier Ortiz kazetari eta idazleak Foca Argitaletxeak argitara atera duen Xabier Arzalluz EAJren EBBren lehendakari ohiaren ibilbidearen gaineko liburua.  Argitaletxeak berak aditzera eman duenez “Así fue, izenburuko liburuan, Arzalluz, XX mendearen bigarren erdialdeko eta XXI. mende hasierako euskal buruzagirik eraginkorrenak bere ibilbide politikoa gogoratzen du eta  bere burua zuritzeko inolako asmorik gabe. Gertakariak aztertu nahi izan ditu eta ez berak  utzitako arrastoa azpimarratzeko. Etenik izan ez duen eta bere bidea daraman egoera gatazkatsua aztertzen du bere egiteko historikoari garrantzia eman beharrean".

07Abenduak
2005
2005 AbenduaK 07 |
Berria

PARTEKATU

Halaber, azpimarratu nahi izan denez "Honakoa ez da norberak bere burua apain-apain erakusteko egin duen lana, horrelako liburuekin gertatzen den moduan, denentzat ohiz kanpokoa duen izaerako gizon batek -batzuetan pozez eta besteetan minez- bizi izandakoaren kontakizuna baizik".

Interesatu Zaitez