Euskadiko eskola uzte tasa, Europar Batasuneko baxuenetarikoa

Lisboako Europar Batzordeak 2000ko martxoan hamar urteko epea eman zuen Europar Batasunean ematen den eskola uzte tasa erdira jaisteko. Euskadik egin du bere egitekoa eta aukera handiak ditu %10ean ezarritako helburu hau betetzeko. Azken datuen arabera, hau da, iazko ikasturteari dagokionez, EAEko eskola uzte tasa %12an kokatzen zen.

Euskadiko eskola uzte tasa, Europar Batasuneko baxuenetarikoa  21Azaroak
2005
2005 AzaroaK 21 |
Berria

PARTEKATU

Handia da proposamen honen helburua. Eskola uzte tasak Europar Batasunean aspaldidanik beheranzko joera mantentzen duen arren, egia da herrialde batzuetan-Espainiar Estatua barne- nahiko urruti daudela %10 horretatik.

Beste estatu batzuek, ordea, 2004an betetzen zuten 2010 urterako ezarritako helburua. Hala nola, Danimarka (8,1%), Suedia (8,6%), Finlandia (8,7%) eta Austria (9,2%), eta beste batzuk nahiko hurbil geratu ziren, hala nola, Belgika (11,9%), Alemania (12,5%) eta Irlanda (12,9%).

Euskadin ematen den egoera oso ona da. Eskola uzte tasak beheranzko joera izan du azken urteotan eta joera bera mantendu ezkero, ez litzateke arazo handia izango %10eko helburua betetzea. 2004ko amaiera datuek tasa hori %12,4ean ezartzen dute, helburua baino bi puntu gorago eta Espainia mailako tasa baino askoz beherago, hau da % 30,4ra iristen dena.

Interesatu Zaitez