Ibarretxe: "Estatutu Politiko Berriaren Egitasmoa egokia da Euskadirentzat"

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak esan duenez Euskal Ganberak onartu zuen Euskadirako Estatutu Politiko Berriaren Proposamena "guztiz baliagarria da euskaldunontzat". Zehaztu duenez  "espainiar Estatua izateko aukera egongo da bere barruan dauden nazioek hala nahi badute".

Ibarretxe: 20Urriak
2005
2005 UrriaK 20 |
Berria

PARTEKATU

Iragarri duenez ezin izango da espainiar Estatuaren demokraziaz hitz egin "Euskadiko eta Catalunyako Legebiltzarren erabakiak onartzen ez badira".

RNE irratiari eskainitako elkarrizketan Lehendakariak gogoratu nahi izan du Ibarretxe Egitasmoa deitzen dena Kongresuan errefusatua izan zela baina Eusko Legebiltzarrean onartua. "Guztiz baliagarria den proposamena da eta Espainia eta Euskadiren artean konpondu gabeko arazoa dagoela erakusten du; ba da garaia bion artean bakean  bizitzeko akordioa bilatzeko".

Bere iritziz "ba dago Estatut-arekin halako antzekotasun bat, Estatutu Politiko Berria onartzean atzera bueltarik ez duen bidea zabaldu genuen eta hori espainiar Estatuaren erreforma bera da".

Interesatu Zaitez