Micaela Portilla historialari arabarra 83 urte zituela hil da

Micaela Josefa Portilla Vitoria, 1990 urteko Sabino Arana Kultur Elkargoaren sariduna, iragan den larunbatean hil zen San Jose Poliklinikan ostegunean "oso egoera larrian" sartu ondoren. 83 urte zituela, Micaelak arlo historikoan lan handia egin du eta horrek "Arabako ondarearentzat XX. mendeko pertsonarik esanguratsuena egiten du". 

Micaela Portilla historialari arabarra 83 urte zituela hil da 10Urriak
2005
2005 UrriaK 10 |
Berria

PARTEKATU

Historialariak bere bizitza osoan oso lan garrantzitsuak argitaratu zituen, besteak beste, "El Catálogo Monumental de la Diócesis de Vitoria", "Torres y Casas Fuertes en Álava" edo "El Camino de Santiago por Álava". Bere jaioterria ezagutzen eman zuen bizitzan, hainbat sari jaso zituen: Vatikanoko San Gregorio Magno Domina, Eusko Ikaskuntzaren Manuel de Lekuona saria, EHUko Honoris  Kausa titulua, Gasteizko alaba kutuna izendatua 1982 urtean, Aiara eta Kuartango bailarako adopziozko alaba , "Real Sociedad Bascongada de Amigos del País" elkartearen merituzko laguna, Urteko Arabarra eta Honoris kolegiatua Euskadi eta Nafarroako Arkitektuen Elkargoan.

 

Bere titulu zerrenda ere oso zabala da, Filosofia eta Letretan doktorea, Geografia eta Historian katedraduna, San Fernandoko Arte Ederretako akademikoa eta  Historiaren Akademiako kidea.

Interesatu Zaitez