EAJ-PNVren Vitoria-Gasteizko udal taldeak exijitu du TAOko parkimetroetan mota guztietako txanpon-txartelak erabili ahal izatea

Vitoria-Gasteizko Udaleko EAJ-PNV taldeak gobernu taldeari exijitu dio udal parkimetroetan txanpon-txartela mota oro erabiltzea erraztu dezala, datorren urtearen hasieratik aurrera ordaintzeko modu hau indarrean sar dadin. Izan ere, oraingoz EURO-6000 sareko txartelak bakarrik erabil daitezke. Horrek Euskadiko Kontsumitzaile Elkartearen, Arabako Merkataritza Federazioaren eta Gasteiz On-en protestak sorrarazi ditu.

EAJ-PNVren Vitoria-Gasteizko udal taldeak exijitu du TAOko parkimetroetan mota guztietako txanpon-txartelak erabili ahal izatea 05Urriak
2005
2005 UrriaK 05 |
Berria

PARTEKATU

“Ez genuen honelako akatsik espero. Izan ere, txanpon-txartelaren bidezko bestelako ordainketetan, esate baterako autobusean, sare ezberdinetako txartelak erabil daitezke”, esan du Unai Grajales zinegotzi jeltzaleak.

 

“Parkimetroaren erabilera errazteko hobekuntzak egitea zen asmoa, baina PP-k lortu duena izan da balizko erabiltzaile asko eta asko baztertzea eta kontsumitzaile eta merkatarien protestak piztea. Ez gaude ados udalak herritar batzuen eskubideak mugatzearekin”, bukatu du Grajalesek.

Interesatu Zaitez