"Nazio Nortasuna" Artamendi filosofoaren esanetan

Antton Artamendi filosofo eibartarrak entsegua argitaratu berri du "Hablando con Xavier Zubiri. Sobre la identidad nacional" izenburupean. "Nortasunaren gaineko eztabaidarekin datorren aztoramen eta zarata politikoa" alde batera utzita, Artamendik "bake eta lasaitasun filosofikoaren testuingurua proposatzen du, gizakiaren errealitatearena berezkoa dena deskubritzeko, berezko horretan sakonduz eta bere dimentsio anitzen benetakotasunean identifikatuz, nazioari dagokiona barne, indarrez egindako homogeneizazio eta ezberdintzetatik at".

03Urriak
2005
2005 UrriaK 03 |
Berria

PARTEKATU

Artamendik ez du hurbileko azalpenik, ez da inolako eztabaida politiko zehatzetaz ari, edozein eremu geografiko jakinen gainean egiten du eta filosofiaren bidezidorretatik eta Zubiri maisuaren eskutik, bere osotasunean nazio nortasuna argituko duten argi berriak topatzeari ekiten dio.

Artamendiren iritziz, nazio nortasuna ez da asmakizun akademikoa eta ez da indarra galdu duen gaia. Pentsalari liberal batzuek erabiltzen duten "unibertsaltasunaren gezurra" gaitzesten du "ez omen dute lekurik betetzen unibertsalak direlako, baina egitan unibertsal izateko modu zehatza" defenditzen dute jarrera zehatz eta eroso batetik.

Eibarko filosofoaren iritsiz "lur planeta gero eta herri komunikatu eta partekatuagoa da (...). Estatua handiegia da aldaketa prozesuan dagoen mundu baterako; eta, aldiz, txikiegia da mundu global batean (...). Neurriak hartu beharko dira herri bakoitzak bere herria bere paisaia kultural propio gisa egitura dezan. Eta modu berean, bizikidetzarako era berriak ezarri beharko dira herri izateko eta egiteko modu ezberdinak partekatzeko".

Artamendik, bukatzeko, imajinazioa eta berrikuntzari egiten dio dei "Lur mundua gaur den herri global honetan egiazko gauzatzea lortuko dute ondokoei, partekatzea merezi duen zerbait eskaintzen dietenak".

Currículo laburra

José Antonio Artamendi (Eibarren, 1933) Filosofia eta Teologia ikasi zuen eta abade egin zen 1958 urtean. Angelicum Unibertsitatean jarraitu zituen ikasketak, bertan Aristóteles eta  XVIII eta XIX mendetako filosofia germaniarra ikasi zituen. Parisen Maurice Merleau-Ponty-ren ikaslea izan zen eta Filosofian Doktore egin zen. Xavier Zubiriren laguntzaile izan zen Madrilgo Mintegian, bertan "Teknika eta zibilizazioa" izenburuko liburua amaitu zuen eta Konplutense Unibertsitateko Doktore egin zuten.

Antropologia Filosofiko irakaslea izan da eta horrez gain Filosofiaren Historia, Hizkuntzaren Filosofia eta Gizarte eta Kultura Antropologia eskolak eman ditu Donostiako Mintegian eta Deustuko Unibertsitatean. Filosofia eta Letren Fakultateko Katedraduna izan da, Donostiako Kanpusean Dekano izan zelarik.

Interesatu Zaitez