Beatriz Artolazabal zinegotzi jeltzaleak homosexualen arteko Gasteizko Udaleko lehenengo ezkontza egingo du

EAJ-PNVko zinegotziak, Beatriz Artolazabalek, Gasteizko Udalean egingo den homosexualen arteko lehenengo ezkontza egingo du. Ezkontza hori irailaren 3an ospatuko da. Zinegotziak bi gizon ezkonduko ditu, hain zuzen ere kasu honetan diskrezioa eta euren intimitate-eskubidea begirunez zaintzeko eskatu dutenak.

Beatriz Artolazabal zinegotzi jeltzaleak homosexualen arteko Gasteizko Udaleko lehenengo ezkontza egingo du 11Abuztuak
2005
2005 AbuztuaK 11 |
Berria

PARTEKATU

Artolazabalek esan du pozik dagoela sexu bereko pertsonen arteko ezkontza hau egiteko aukerarekin, “askatasun eta tolerantzia maila altuagoak lortzeko eta bereizkeriak ezabatzeko bidean urrats handia delako”.

           

Ezkontideek Beatriz Artolazabal zinegotzia hautatu dute zeremonia zuzentzeko eta horrek bere poztasuna adierazi du homosexualen arteko ezkontzak errealitate bihurtu direlako. “Aintzatespen oso garrantzitsua da gay eta lesbianen eskubideei dagokienez. Diputatuen Kongresuan joan den ekainaren 30ean onetsi zen Kode Zibilaren aldarazpenari esker gaur egun apur bat errealagoa da pertsonen arteko benetako berdintasuna, norberaren aukera sexuala kontuan hartu gabe, eta ildo horretatik jarraitu behar dugu lanean”, esan du EAJ-PNVko zinegotziak.

Interesatu Zaitez