Interneten bidez euskara ikasteko BOGA multimedia sistema aurkeztu da Txileko Euzko Etxean

Txileko Santiagoko Euzko Etxearen lehendakari José María Narvartek, Eusko Jaurlaritzak Txilen duen ordezkari Koldo Atxutegi Ajuriak eta HABEren Egitarau Berezien arduradun Jose Francisco Kinku Zinkunegik gonbitea luzatu zieten Interneten bidez euskara ikasteko BOGA multimedia sistemaren aurkezpenean esku hartzeko interesa duten pertsona guztiei.

Interneten bidez euskara ikasteko BOGA multimedia sistema aurkeztu da Txileko Euzko Etxean 02Abuztuak
2005
2005 AbuztuaK 02 |
Berria

PARTEKATU

eitb24.com webguneak jakitera eman duenez, ekitaldia joan den igandean, uztailaren 31n, burutu zen Santiagoko Euzko Etxearen Euskaltegian.


Multimedia sistema honetan euskalduntze-maila guztiak jasotzen dira, eta erabili ahal izateko pasahitza behar da, euskaltegian matrikulatzean eskuratzen dena. Ikastaroen edukia bi bidetik heltzen zaio izena ematen duen ikasleari: Interneten bidez eta disko konpaktuen (CD) bitartez.


Egun, BOGA erabilgarri dago Valparaísoko Euzko Etxean, eta abuztuan Santiagoko Euzko Etxean ere abiaraziko da.

Interesatu Zaitez