Xuxenen bertsio berria garatu dute

Eleka Ingeniaritza Linguistikoak Xuxen euskarazko zuzentzaile ortografikoaren bertsio berria garatu du eta Eusko Jaurlaritzak finantzatu. Macintosh sistemaren azken bertsiorako (X bertsioa) eta Microsoft Word Xrako egokitu da programa hori.

Xuxenen bertsio berria garatu dute 14Uztailak
2005
2005 UztailaK 14 |
Berria

PARTEKATU

Elhuyar Fundazioko ordezkariek jakinarazi dutenez, gainerako bertsio guztiak bezala, hau ere Eusko Jaurlaritzaren webgunetik jaitsi daiteke, doan, www.euskara.euskadi.net sartu eta "Softwarea deskargatzea" aukeran klik eginda.

Datu linguistikoen eguneratze eta egokitze-lanak egiteko, honako iturriak erabili dira: Euskaltzaindiaren Hiztegi Batua (zerrenda guztiak egiaztatu eta 2004ko abendura bitartean onartutako arau guztiak hartu ditu kontuan); EAEko erroldako izen-abizen erabilienak (abizenak, 500 baino maiztasun handiagokoak; izenak, 100 baino maiztasun handiagokoak); Egunkariaren corpuseko leku eta erakunde-izenak; Elhuyarren Zientzia eta Teknika Corpueseko terminologia; erabiltzaileek eta Elhuyar Fundazioak bidalitako zuzenketak.

Interesatu Zaitez