Ibarretxek Amann lehendakariaren aholkulari izendatu du, eta gai guztietako ideiak eztabaidatzeko taldea eratzeko eskatu dio

Juan José Ibarretxe lehendakariak Alvaro Amann Garraio eta Herri Laneko sailburu ohia aholkulari izendatu du. Eremu guztietako ideiak eztabaidatuko dituen lantaldea eratzeko eskatu dio. Talde honen helburua izango da “gizartearengan eta herritarrengan eragina duten gaiak lasaitasunez eta soseguz eztabaidatzea, lurralde lokalizazioa izeneko fenomenoaren inguruan, Europako Batasunaren eta globalizazioaren testuinguruaren barruan”.

Ibarretxek Amann lehendakariaren aholkulari izendatu du, eta gai guztietako ideiak eztabaidatzeko taldea eratzeko eskatu dio 05Uztailak
2005
2005 UztailaK 05 |
Berria

PARTEKATU

Eusko Jaurlaritzak esan duenez, eztabaida-talde honen funtsa munduko beste talde batzuen lanean eta metodologian oinarritzen da. Talde horiek “oso erroturik daude: think-tanks izenekoak dira".

 

Asmoa edozein diziplinatako pertsonak edo eskarmentu berezia duten pertsonak biltzea da, hausnartu beharreko gaiaren arabera. Pertsona horiek gizartearen arazoei nola aurre egin eztabaidatzen dute.

Interesatu Zaitez