Euskadiko Orkestra gazteak sei kontzertu emango ditu udan

Euskadiko Orkestra Gaztea osatzen duten musikariak Eibarren bilduko dira uztailean Euskadin eskainiko dituzten kontzertuak prestatzeko. Orkestrako kideak 105 dira aurten, 1997 urtean Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak eratu zuenetik kopururik handiena.

Euskadiko Orkestra gazteak sei kontzertu emango ditu udan 28Ekainak
2005
2005 EkainaK 28 |
Berria

PARTEKATU

Eitb24.com web gunean aditzera ematen den bezala, Eibarren izango den kontzentrazioan Juan Jose Ocónek zuzentzen dituen gazteek Europako irakasleek emaniko eskolak hartuko dituzte, horietako bat Gilbert Vaga, Euskadiko Orkesta Sinfonikoaren zuzendaria izango da. Ikastarorik bitxiena, ordea, Oscar Terol "Vaya Semanita" saioaren zuzendari eta aurkezleak eskainitakoa izango da, hau da, eszena kontrolaren inguruan.

Jende aurrean aritu aurretik, musikariek udako ekitaldietarako lanak  landuko dituzte, hau da, Gershwinen kubatar Obertura eta Mahler-en lehenego zenbakidun Sinfonia. Ocon-en iritziz Gershwin-en lana oso egokia da musikari gazteentzat "kolore, tinbre eta perkusioz betea baitago" eta Mahler-en sinfonia, egokia da etorkizuneko oposizioak prestatzeko. Zumaia da errepertorioa aldatuko den toki bakarra, bertan perkusioari ekingo dio orkestrak.

Kontzertuak , Santurtzin (uztailaren 14an) , Zumaian (uztailaren 15ean), Zarautzen (uztailaren 16an), Gasteizen  (uztailaren  18an), Donostian (uztailaren 19an) eta Bilbon  izango dira (uztailaren 20an). 

Interesatu Zaitez