EAJ-PNVk Cervantes Institutua dagoen eraikina itzultzeko eskatuko du bihar Parisen

Euskal Taldeak Kongresuan eta Senatuan dauzkan bozeramale Josu Erkoreka eta Joseba Zubia, hurrenez hurren, Iñaki Anasagasti, Xabier Albistur, José Ramón Beloki eta Iñaki Txuekarekin batera, Parisera joango dira, Cervantes Institutua dagoen eraikina EAJ-PNVri itzultzeko eskatzera. Izan ere, eraiki hori jeltzaleei kendu zitzaien frankismoan.

EAJ-PNVk Cervantes Institutua dagoen eraikina itzultzeko eskatuko du bihar Parisen 13Ekainak
2005
2005 EkainaK 13 |
Berria

PARTEKATU

Ordezkaritza abertzaleak Frantziako hiriburuan Cervantes Institutuko zuzendariarekin, José Jiménez, batzarra eskatuko du, EAJ-PNVk Marceau Etorbideko eraikin honen jabetza zergatik eskatzen duten azaltzeko.

 

“Geure presentziaren bidez, egoera ez normal hau agerian jarri gura dugu eta, era berean, protesta egin nahi dugu, Franco hil eta hogeita hamar urte beranduago bidegabekeria historiko hura konpondu ez delako. Gainera Miguel de Cervantesen izena ez da egoera honekin erlazionatu behar, ezin da erlazionatu. Arazoa lehenbailehen konpondu beharra dago”. Hala esan dute bozeramale jeltzaleek.

 

“Espainiako Gobernuko presidente Rodríguez Zapaterok berak, maiatzaren 18an, Senatuan esan zuen Pariseko Cervantes Institutuaren egoitzaren jatorria ondo gogoan duela, eta beti ahaleginduko dela etorkizunean gauzak historiarako bidezkoago izan daitezen. Geure presentziaren bidez, espolio historiko hau ez dadila ahaztu gura dugu”, erantsi dute EAJ-PNVko ordezkariek.

 

Jakina denez, eraikina euskal ordezkaritzen egoitza izan zen erbestean, 1937tik 1940ra; urte hartan Gestapok espoliatu zuen, Alemaniako armadak Paris okupatu zuenean. Naziek Lequerica enbaxadore frankistari eman zioten, instalazioak “agintari gorriak” zeritzenak bilatzeko, aurkitzeko eta harrapatzeko erabil zitzan. Handik atera ziren Lehendakari Agirreren, Azaña presidentearen Luis Companys presidentearen eta Franco diktadorearen aurka borrokan ari ziren beste politikari askoren aurkako aginduak.

Interesatu Zaitez