Urkullu: “Gizarteak ez du onartuko ekintza bortitzak ez gaitzestea”

Iñigo Urkullu EAJren Euzkadi Buru Batzarraren bozeramaileak Sabin Etxean egin dituen adierazpenetan “gaur Zaragozan ustez ETAk burutu duen atentatua gaitzetsi” nahi izan du.  

Urkullu: “Gizarteak ez du onartuko ekintza bortitzak ez gaitzestea” 10Ekainak
2005
2005 EkainaK 10 |
Berria

PARTEKATU

“EAJk beti, bere historia guztian, bortxakeriaren pean egin diren ekintza guztiak gaitzetsi ditu, ekintzak zetozen lekutik etorrita ere. Izan ere, ekintza bortitz hauek guztiak ez gaitzestea ez da gizarteak, gaur egun bizi dugun egoera politiko honetan, onartuko duen zerbait” gaineratu du EAJren Bizkai Buru Batzarraren presidenteak.

Buruzagi jeltzalearen ustez “ETAk, egunetik egunera, gizarteak dituen bake ilusioak zapuzten ditu eta, era berean, ustez ezker abertzaleak duen negoziazio politikorako borondatea estaltzen du”.

Amaitzeko, Urkulluk alderdi sozialista eta Espainiako gobernuaren presidenteari, zein ezker abertzaleari “benetan elkarrizketarako eta negoziaziorako borondatea baldin badaukate, komunikabideetan egiten ari diren intentzio edo asmo adierazpenak albo batera utz ditzatela eta bake prozesua eratzen eta indartzen ahalegindu daitezela” eskatu die.

Interesatu Zaitez