Euskalmet-ek tximisten talka aurreikusiko du gertatu baino ordu erdi lehenago

Euskal Metereologi Erakundeak tximistak aurreikusteko sistema berria ezarriko du datorren udan. Tresneria honi esker Euskalmet erakundeko teknikariek ordu erdi lehenago izango dute tximistek talka egingo duten gutxi gora beherako inguruaren berri.  

<br>Euskalmet-ek tximisten talka aurreikusiko du gertatu baino ordu erdi lehenago 20Apirilak
2005
2005 ApirilaK 20 |
Berria

PARTEKATU

Detektagailuak erosi zaizkio jadanik finlandiar enpresa bati eta ekaitzen jarraipenerako radarren eraikuntza abenduan hasi zen Arabako Kapildui mendian.

Tximista neurgailuek inguruan gerta daitekeen  aldaketa elektromagnetiko oro neurtzen dute. Kokapen faltsuak ekiditeko eta ekipoen eraginkortasuna bermatzeko, Eusko Jaurlaritzak tokirik egokienak aztertu ditu. Oraindik kokapen zehatzak erabakitzear dauden arren, Aitor Egurrola Metereologia zuzendariak aditzera eman duenez  sistemak herrialde historiko bakoitzean bilagailua ezartzera behartzen du. Halaber, laugarren detektagailua ere jarriko da erkidegoaren erdian, gailu-sare honen doitasuna ziurtatzeko.

Interesatu Zaitez