Ibarretxe: “Garrantzitsuena ez da nondik gatozen, nora goazen baino”

Juan Jose Ibarretxe lehendakariak adierazi duenez, “Euskadi ez litzateke gaur egun dena izango eta duen ongizatea edukiko, hainbat urtetan kanpotik etorri izan den jendea izan ez balitz”. Aldi berean azpimarratu du “nonnahi jaioak garelarik ere, guztiok gara euskal herritarrak eta guztion artean eraiki behar dugu Herri hau”.

Ibarretxe: “Garrantzitsuena ez da nondik gatozen, nora goazen baino” 11Otsailak
2005
2005 OtsailaK 11 |
Berria

PARTEKATU



Zentzu honetan, “garrantzitsuena ez da nondik gatozen, nora goazen baino” aldarrikatu du Lehendakariak. Ibarretxek adierazpen hauek Donostian egin ditu, Espainiako Gurutze Gorriak antolatutako Autonomia, Probintzia eta Hirietako Lehendakarien VI Topaketan zehar. Agintariren artean bertan izan da, besteak beste, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri Aldun Nagusia.
>br>Ildo beretik Lehendakariak nabarmendu du “lan bolondresaren ekarria”. Esan ere esan du “harro sentitzen dela” euskal bolondresen lanaz eta, batez ere, emakumeen ahalegina azpimarratu du. Aldi berean gogorarazi nahi izan du “nortasunaren defentsaren atzekaldean elkartasunezko jarrera” dagoela.

Interesatu Zaitez