Euskaltzaindiak Gipuzkoako Herri izendegia onartu du eta arau maila eman dio

Euskaltzaindiako Onomastika batzordeak landu eta Osoko Bilkurak onartu berri duen Gipuzkoako Herri izendegia aurkeztu da Gipuzkoako Foru Aldundian. Herrien euskal izen ofizialak ageri dira lan honetan. Gainera, Akademiak arau maila eman dio herri izendegi honi.

Euskaltzaindiak Gipuzkoako Herri izendegia onartu du eta arau maila eman dio 01Otsailak
2005
2005 OtsailaK 01 |
Berria

PARTEKATU

Euskal Herriko lurralde guztietako herri-izendegiak egiten ari da Euskaltzaindia eta dagoeneko onartu ditu hiru lurraldeetako izendegiak: Lapurdikoa, Nafarroa Beherekoa eta Zuberoakoa. Lan horiek guztiak argitaratuak ditu jada akademiak.

 

Beraz, Gipuzkoako Herri Izendegia lan horren guztiaren jarraipena da. Gipuzkoako Izendegia lehenik ere egina bazegoen ere – 1979an burutu zen lan hori-, ez zuen arau maila. Horretaz gain, ordutik hona hainbat udal berri sortu dira Gipuzkoan –Lasarte-Oria, Mendaro, Ikastegieta, Baliarrain, Orendain eta Altzaga kasu-.

 

Hori dela eta, Gipuzkoa osoarentzako herri-izenak euskaraz izendatzeko moldea finkatze aldera, aurretiaz egindako lana hartu, osatu eta borobildu du Euskaltzaindiak. Lan horren emaitza da Gipuzkoako Herri Izendegia, 2004. urtean zehar Akademiak onartu duena eta arau maila (140. araua) ere baduena.

Interesatu Zaitez