Euskadi, Frantzia, Italia eta Alemaniaren aurretik

Euskal Autonomi Erkidegoa eta Nafarroa dira, Madrilekin batera, espainiar Estatuaren barruan hiru komunitaterik aberatsenak, eta Europako bataz besteko errentaren gainetik,  Eurostat  estatistika bulegoak  egindako  txostenaren arabera. Txosten honetan, 2002  urteko  errenta mailak alderatu dira, Europako Batasuna osatzen duten hogeita bost  Estatuetako 254 erregioen artean.

 

Grafikoa (PDF)

Iturria: El Periódico de Catalunya

Euskadi, Frantzia, Italia eta Alemaniaren aurretik 26Urtarrilak
2005
2005 UrtarrilaK 26 |
Berria

PARTEKATU

Eurostat-en txostenak iragarri duenaren arabera, Euskal Autonomi Erkidegoaren errenta maila espainiar Estatuko bigarrena da, Madrilen ondotik, eta Europako Batasunakoaren bataz bestekoa baino %17,8 altuagoa. Jarrain agertzen dira Nafarroa ( %117,1),  Katalunia  ( %113,3),  eta Balear  Irlak (%109,9).

 

Ehunekoetan baino, erabateko kopuruetan adieraziz gero, Euskal Autonomi Erkidegoaren errenta 24.934 euro da urteko eta biztanleko, eta Nafarroarena 24.790 euro. Hau da, Frantzia (23.908), Italia (23.073), Alemania (23.005), Europako Batasunaren bataz bestekoa (21.172) eta Espainiaren (20.020) gainetik.

 

Europako Batasuneko  bost erregiorik txiroenak Polonian daude eta beren "per capita" bataz bestekoa %32tik  %36ra bitartekoa da. Erregiorik aberatsenen artean, berriz, lehenengoa  London erdigunea da,   % 315 per-capitaz.  Ondoren, Brusela (%234,4), Luxemburgo (%212,6), Hamburgo (%187,8) eta Paris (%176,1). Europako Batasunaren kide berrien artean Praga da  bataz besteko horren gainetik dagoen bakarra, % 152,8.

 

Interesatu Zaitez