Aralarko Done Mikelen batzartu da gaur Euzkadi Buru Batzarra, 50. Alderdi Eguna ospatuko den astean

EAJ-PNVren Aberri Burutza gaur itzuli da jeltzaleen jai nagusia lehen aldiz egin zen tokira, eta bertan onartu du belaunaldi berriei zuzendutako mezu bat, igandeko ospakizunean tarte nagusia izango duena Forondako zelaietan

Aralarko Done Mikelen batzartu da gaur Euzkadi Buru Batzarra, 50. Alderdi Eguna ospatuko den astean 21Irailak
IrailaK 21 |
EBB

PARTEKATU

EAJ-PNVren Euzkadi Buru Batzarrak asteroko batzarra egin du gaur Aralarko Done Mikelen, jeltzaleontzat sinbolismo handia duen tokian, bertan egin baitzen lehen Alderdi Eguna. Hain zuzen ere, aste honetan bertan egingo da jeltzaleen jai nagusiaren 50. edizioa. 1977ko irailaren 25ean, EAJ-PNV legalizatu eta hilabete batzuk geroago, dozenaka milaka lagun santutegiko inguruetara joan ziren, eta mukuru bete zituzten Nafarroako mendietara igotzeko bideak. Ohikoa denez, gaurko bileran ere izan da Imanol Pradales Lehendakaria.

Jeltzaleen Aberri Burutzak Aralarren onetsi du belaunaldi berrientzat bereziki egin den testua, tarte berezia izango duena igandean Alderdi Egunaren 50. edizioaren kariaz Forondako zelaietan egingo den ekitaldi politikoan. Bertan, ohikoa denez, hitza hartuko dute EBBren buru Aitor Estebanek, Imanol Pradales Lehendakariak eta Elene Bilbao EGIkideak. Aurtengo ospakizuna `Alderdia Bizi´ goiburupean egingo da.

 

 

Interesatu Zaitez