Nafarroako EAJ-PNVk Geroa Bairen aldeko apustua berretsi du, etorkizunerako Nafarroa anitza eta askotarikoa eraikitzeko

Unai Hualde Napar Buru Batzarraren presidenteak adierazi duenez “oraintxe berritu dugu datozen urteetako erronkei aurre egiten lagunduko digun proiektua”

Nafarroako EAJ-PNVk Geroa Bairen aldeko apustua berretsi du, etorkizunerako Nafarroa anitza eta askotarikoa eraikitzeko  18Irailak
IrailaK 18 |
NBB

PARTEKATU

Nafarroako EAJ-PNVk Geroa Bairen aldeko apustua berretsi du, etorkizuneko Nafarroa eraikitzeko proiektu politiko gisa, eta zentzu honetan adostu den akordioa balioetsi du hurrengo foru eta udal hauteskundeetan  talde jeltzalea koalizioan integratuta aurkeztera begira.

Unai Hualde Napar Buru Batzarraren buruak aditzera eman duenez “Geroa Bai koalizioa berriz eratzeko  hartu dugun erabakiak esan nahi du jarraipena emango diogula Nafarroaren aniztasuna ordezkatzeko gaitasuna erakutsi duen proiektuari, erakundeetatik lan egin ahal izateko eta hiritargoari erantzun zehatzak eskaintzeko eta, aldi berean, aurrera begiratuz eta datozen urteotako erronkei aurre egiteko ahalmena izango duen proiektua berrituz”.

Hualdek adierazi duenez “Geroa Baik etorkizuna du proiektua  eta eskarmentu dituelako, eskarmentua erakundeetan eta kudeatzeko gaitasuna, baina baita elkarrizketan, akordioan eta hiritarren arazo zehatzei konponbideak emateko lanean oinarrituta dagoen politikagintza delako ere”. Ildo beretik aldarrikatu du koalizioak orain arte egin duen ibilbidearen eta Uxue Barkosen lidergoaren balioa, zeinaren ibilbide eta konpromisoa “Geroa Bairen beraren sinesgarritasunaren eta eskarmentuaren” parte den.

Polarizazioak eta jarrera populisten abantzamenduak baldintzatuta dugun testuinguru batean, Napar Buru Batzarraren presidenteak defendatu du “Geroa Bairen politikagintza: politika zorrotza, garbia, arduratsua, egia esaten duena, argi hitz egiten duena eta  bete ezin duena hitzemango ez duena”. “Irtenbide sinplisten aurrean, gure proposamena beti izan da eta izango da benetako politika egitea”, gaineratu du.

“Geroa Baik historia dauka, eskarmentua dauka eta etorkizuna dauka. Lanean jarraitu nahi dugu kudeaketa ona eginez, akordioaren, aniztasunaren eta gure autogobernuaren defentsaren bidez, baina baita aurrera begiratzeak dakarzkigun ilusioarekin eta itxaropenarekin, elkarren eskutik Nafarroaren alde lan egin dezagun”, amaitu du Hualdek.

Interesatu Zaitez