Arrantza Politika Erkidearen berrikusketa anbiziotsuarekin batera, derrigorrezko lehorreratzeari irtenbide alternatiboak ematea eskatu du EAJk

Gaur, ostegunarekin, Europako Parlamentuan onetsi den ebazpenak are politika sinple, malgu eta erregionalizatuagoa hobesten du, arrantza sektorearen tokian tokiko errealitateetara egokitua

Arrantza Politika Erkidearen berrikusketa anbiziotsuarekin batera, derrigorrezko lehorreratzeari irtenbide alternatiboak ematea eskatu du EAJk 17Irailak
IrailaK 17 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Arrantza Politika Erkidea berrikustea, arauak sinplifikatzea, arrantzaren kudeaketa malguagoa, kuoten banaketa orekatsua, eginiko harrapaketa guztiak lehorreratzeko derrigortasunari irtenbide alternatiboak ematea eta arrantzarako funts bat, finantzarioki egokia eta espezifikoa. Horiek dira Arrantza Politika Erkidearen ebaluazioari buruzko ebazpenean jasotzen diren elementuetako batzuk. Ebazpena gaur bertan onetsi da Europako Parlamentuan, EAJ-PNVren babesarekin.

Mozioak berrikusketa “anbiziotsua, espezifikoa eta egokia” erreklamatzen du, egungo markoak, 20213. urtetik indarrean dagoenak, ez baitio egungo errealitateari erantzuten, eta gaur egun Arrantza Politika Erkide sinpleagoa, malguagoa, erregionalizatuagoa eta tokian tokiko arrantza sektoreetara eta errealitateetara egokitua behar delako, oinarri zientifikoari eta ingurumen alorreko helburuei eutsiz baina  lehiakortasuna, errentagarritasuna, elikagaien segurtasuna eta dimentsio soziala askoz ere argiago jasoz.

“Sektoreak gero eta presio eta desafio handiagoak ditu   jardunaren beraren kosteak gora egin duelako. Horrek  bere errentagarritasunari eta iraunkortasunari eragiten die, ontzidiaren zahartzearekin, belaunaldien erreleboarekin, hirugarren herrialdeen lehiakortasunarekin edo arrantzatzeko  dauden aukerak kontuan izanik, bereziki bajura sektorean. Denbora luzea daramate aldaketak eskatzen, eta horixe ari gara aldarrikatzen Europako Parlamentutik: neurriak eta proposamenak gabeziak konpontzeko eta sektoreari laguntzeko, errentagarri eta bideragarri izaten jarrai dezan”, baloratu du Agirregoitiak.

Testuan  azpimarratzen da ezinbestekoa dela arrantzaren kudeaketan ikuspegi aldaketa  bat ematea, zientzian oinarrituta eta emaitzetara bideratuta egon dadin. Kezka ere adierazten du, aholkularitza zientifikoak gaur egun kudeaketarako erabakiak eragiten dituelako eta Batzordeari eta Kontseiluari eskatzen die arrantzatzeko aukerak proposatzen direnean eta harrapaketetarako mugak ezartzen direnean, ebazpen zientifikoez gain, planteamendu sozioekonomikoak ere kontuan har daitezela.

Lehorreratzeko derrigortasuna aplikatzerako orduan egon daitezkeen irtenbide alternatiboei dagokienez, zeinaren bidez itsasontziei derrigortzen baitzaie harrapaketa guztiak lehorreratzea, nahi ez diren espezieena edo baimendutakoak baino arrain txikiena barne, Europako Parlamentuak ondorengoak erabiltzea planteatzen ditu: adimen artifiziala, kuotak kudeatzeko tresnak, behar ez diren harrapaketak murriztea, kuoten erreserba komunak, debekualdiak denbora errealean, Estatu kideen  eta produktoreen arteko trukeak eta beste neurri batzuk, aldi berean lehorreratzeko derrigorrak dakartzan helburu nagusiei eutsiz.

Hain zuzen ere, Renew Europe (EAJren taldea Europako Parlamentuan) taldeko beste eurodiputaturekin batera eginiko lan bilera batean, eurodiputatu jeltzaleak aste honetan bertan arrantza komisario Costas Kadis adierazi zizkion euskal arrantza sektorearen kezkak eta ardurak. “Bertan esan genuen Ondarruko ontzidiak portuan jarraitzen duela erregaiaren koste handiagatik. Arazo horrek sektore osoari eragiten dio. Erantzun zidan lehenik eta behin egun dagoen laguntza esparrua baliatu behar dela eta hori gutxi bada, beste neurri batzuk hartzeko aukerak aztertuko dituztela. Beraz, orain dagokigu Espainiako gobernuari azkar erantzun dezala eskatzea”, azaldu du Agirregoitiak.

Europako Parlamentuak bigarren txosten bat onetsi du zeinetan eskatzen baita ezberdintasun argiak ezar daitezela basa egoeran arrantzatutako produktuen eta haztegietan hazitakoen artean  eta , era berean, itsasoko elikagaien eta barazki jatorriko produktuen artean. Euroganberak abalatu du debekua ezartzea itsasoko espezieen izenak erabiltzeari, osagaietan espezie hori ez duten produktuak merkaturatzeko. Hau da, basa izokinak edo arrain-haztegiko izokinak baino ezin izango du izokin izena eraman.

Interesatu Zaitez