EAJ-PNVk bilera egin du bere legebiltzar taldearekin Aitor Esteban EBBko presidentearekin eta Imanol Pradales Lehendakariarekin

Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren bezperan egin da bilera, eta euskal herritarren egunerokotasuna markatzen duten gaien inguruan jeltzaleen lehentasunak finkatzeko balio izan du: etxebizitza, segurtasuna, osasuna, hezkuntza, burokrazia sinplifikatzea, autogobernua, industria eta enplegua eta euskara

EAJ-PNVk bilera egin du bere legebiltzar taldearekin Aitor Esteban EBBko presidentearekin eta Imanol Pradales Lehendakariarekin 16Irailak
IrailaK 16 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

Aitor Esteban Euzkadi Buru Batzarreko presidentea eta Imanol Pradales Lehendakaria EAJ-PNVko legebiltzar-taldearekin bildu dira gaur goizean, Eusko Legebiltzarraren egoitzan, Gasteizen. Biharko Politika Orokorreko Osoko Bilkuraren bezperan egin den bileran, Bakartxo Tejeria Legebiltzarreko presidenteak, Joseba Diez Antxustegi EBBko burukide eta talde parlamentarioko bozeramaileak, Maitane Ipiñazar EBBko legebiltzarkide eta idazkariak eta Markel Olano EBBko legebiltzarkide eta burukideak ere parte hartu dute.

Bileran jorratu dituzten jeltzaleen agendak datozen hilabeteetarako dituen erronka eta lehentasun nagusiak, Eusko Jaurlaritzak euskal herritarren egunerokotasunerako hain garrantzitsuak diren gaiei aurre egiteko bideratu dituen ekimen eta proposamenei arreta berezia eskainiz: etxebizitza, segurtasuna, osasuna, hezkuntza, burokraziaren sinplifikazioa, industria eta enplegua eta euskara.

Legebiltzarrari dagokionez, bilerak balio izan du mahai gainean dauden legegintza-erronka bereziki garrantzitsuak partekatzeko eta jorratzeko ere: Euskadin burokrazia murriztea etxebizitzari eta inbertsio estrategikoak erakartzeari heltzeko hainbat legeren bidez, hala nola joan den kurtsoan onartutako Etxebizitzaren, Lurzoruaren eta Hirigintzaren arloko Premiazko Neurriei buruzko Legea, Euskal Sektore Publikoaren Administrazio Arintzeari eta Sinplifikazioari buruzko Legearen Aurreproiektua, eta Jarduera Ekonomiko Jasangarria Sinplifikatzeko eta Arintzeko Premiazko Neurriei buruzko Legea; eta, era berean, eztabaida lasaia sustatzea segurtasunari buruzko osoko bilkura monografiko baten bidez.

Hitzordu horrekin, EAJ-PNVk berretsi egin du Eusko Jaurlaritzaren, Euzkadi Buru Batzarraren eta Legebiltzarreko taldearen artean modu kohesionatuan lan egiteko konpromisoa, euskal gizartearen beharrei erantzuteko.

 

Interesatu Zaitez