Zentroko taldeak Cork hirian egin dituen lan jardunaldien barruan egin den harrera ekitaldian, Irlandako gobernuak uztailean EBren Kontseiluko presidente gisa aurreikusi dituen lehentasunak azaldu ditu
09Ekainak EAJ-PNVko eurodiputatu Oihane Agirregoitia eta Renew Europe taldeko gainerako eurodiputatuak Irlandako Taoiseach (Lehen ministro) eta Fianna Fáil alderdiko presidente Micheál Martinekin batzartu dira Europako Parlamentuko zentroko taldeak Cork hirian egin duen lan jardunaldian, Batasunaren agendan aurreikusten diren erronka handien aurrean defendatu beharreko jarrerak lantzen joateko.
Fota House izenekoan egin den ekitaldian, Irlandako buruak, EBren Kontseiluko lanak gidatzeko ardura bere gain hartuko duenak, uztailaren 1erako ezarri diren lehentasun politikoak azaldu ditu, egun horretan hartuko baitu Irlandak EBren presidentetza hurrengo seihilekorako. Erronka handi horiek izango dira lehiakortasuna, segurtasuna eta europar balioen defentsa. Micheál Martinekin izan da Demokrazia eta Justizia gaietarako, Zuzenbide Estatuaren eta kontsumitzaileen babeserako arduradun Michael McGrath.
“Egun gutxi barru Irlandak bere gain hartuko du EBren Kontseiluko txandakako presidentetza eta, beraz, aukera paregabea izan da bertatik bertara entzuteko europar agendarako ezarri diren lehentasunak. Europar Batasunak anbizioarekin erantzun behar die aurretik dituen erronkei, eta Irlandako Taoiseach-ek adierazi diguna da bere helburua dela gure ekonomia indartuko agenda aurrera eramatea, europar balioak Indartuz eta hiritarrei erakutsiz jendeari axola dien gaietan zentratuta gaudela. Erabat partekatzen ditugun gaiak dira eta, beraz, espero dugu hurrengo sei hilabeteak emankorrak izatea eta eraiki nahi dugun Europan aurrera egiten laguntzea”, baloratu du Agirregoitiak.
Ildo beretik, eurodiputatu jeltzaleak aukera hau baliatu da Irlandako buruari adierazteko Euskadik Irlandako gobernuaren urrats bereretatik jarraitzeko asmoa duela, euskara bihurtu dadin Europar Batasuneko hizkuntza ofizial. Europako Parlamentuko gutxiengoen eta hizkuntzen Intertaldearen bilera batean Agirregoitiak aukera izan zuen Irlandako ministro Dara Callearyri azaltzeko Euskadik euskararen ofizialtasunaren inguruan dituen helburuak. “Irlandan ondo baino hobeto dakite nork bere hizkuntzaren ofizialtasuna lortzeak zer esan nahi duen. Duela gutxi egin zuten eskaria eta lortu egin zuten. Beraz, eurak dira gure ispilu une honetan” nabarmendu du.