Euskal Taldeak kritikatu du Gobernuak "erreforma sinbolikoa" baino ez duela proposatzen, abortatzeko eskubidea Konstituzioan blindatu beharrean

Konstituzioaren 43. artikuluaren modifikazioak Euskal Taldeari eragiten dizkion zalantzak gorabehera, Vaquerok PPk eta Voxek aurkeztutako osotasunezko zuzenketak arbuiatu ditu eta emakumeekin eta beren eskubideekin EAJk hitzemanda daukan konpromiso irmoa defendatu du

Euskal Taldeak kritikatu du Gobernuak 30Apirilak
ApirilaK 30 |
Kongresua

PARTEKATU

“Gobernuak 43. artikuluaren bidea hobetsi izanak agerian uzten du planteatzen den erreforma sinbolikoa dela eta , edukia aldatu beharrean, oportunismo politikotik eragin dela. Benetan bilatzen dena eskubide hori Konstituzioan blindatzea bada, hobe legoke eta arduratsuagoa izango litzateke are adostasun zabalagoa lantzea eta eskubide sexual eta erreproduktiboak eta haurdunaldia borondatez etetea funtsezko eskubidetzat hartzea, bere ondorio guztiekin, debate faltsurik ireki gabe, legez eta sozialki finkatuta dagoen eskubide baten kontrako iritzia sor lezaketelako”, azaldu du gaur, ostegunarekin, Maribel Vaquero Euskal Taldeko bozeramaileak  abortatzeko eskubidea Konstituzioan jasotzera begira Gobernuak planteatu duen erreforma konstituzionalari PPk eta Voxek  aurkeztutako osotasunezko zuzenketen bozketan.

Demokrazia ezarri zenetik eta 2023an Auzitegi Konstituzionalak bere epaia eman arte abortuari buruz izan diren legeen historikoaren birpasa egin du bozeramaile jeltzaleak; izan ere, Sexu- eta Ugalketa-osasunari eta haurdunaldia borondatez eteteari buruzko Lege Organikoaren erreformaren  aurka  PPk jarritako errekurtso baten aurrean, "blindatze hori indartu zuen, abortatzeko eskubidea maila konstituzionalera igoz", hau da, "maila gorenera".

“Benetan uste al du Gobernuak eskubide hori mugatzeko edo indargabetzeko arriskua dagoela, dagoeneko gainditutzat eman beharko genukeen debatea berriz irekitzen hasteko? Horrek ere bere arriskua dakar: lehendik finkatuta dauden eskubideak auzitan jartzearena, alegia”, ohartarazi du.

“Hala balitz, Gobernua derrigortuta egongo litzateke Konstituzioaren 15. artikulua erreformatzera, abortatzeko eskubidea hor jasota egon beharko litzatekeelako, funtsezko eskubide gisa. Horren aurrean, 43. artikuluan jasotzera mugatzen da, printzipio gidaritzat joz”, jarraitu du Vaquerok. Arazoa da, azaldu du, lehen kasuan erreferenduma  deitu eta Gorteak desegin  beharko liratekeela.

“Eskubide hau blindatu nahi bada, erreforma bide horretatik eraman beharko da, lasterbide interesatuak bilatu gabe”. Gobernuak “erreforma urtsutua” proposatu du, Ganberan “aurrera egiteko“ aukera handirik ez duena.

Hala ere, bozeramaile jeltzaleak aitortu duenez “eskubideak ez dira betierekoak, eta ez daude aldatuak izatetik libre; eta auzitan jartzen diren lehen eskubideak beti dira emakumeek lortutakoak”, eta beharrezkoa da bermatzea “atzerapausorik eman ez dadin”.

Hori dela eta, "proposamenaren oportunismo politikoak sortzen dizkigun zalantzak eta arindu beharko liratekeen arrisku juridikoak gorabehera, horren guztiaren gainetik jartzen dugu emakumeekin dugun konpromisoa, askatasunez erabakitzeko duten eskubidea, Konstituzioak legalki eta sozialki errealitate bat dena betikotu dezan. Eta, ondorioz, osoko zuzenketen aurka bozkatuko dugu".

 

 

Interesatu Zaitez