Oihane Agirregoitia eurodiputatuak Europar Parlamentuak Argentinara bidaliko duen misioan parte hartuko du

Mercosurrekiko harremanetarako Ordezkaritza osatzen duten dozena bat diputatu datorren astean batzartuko dira Argentinako gobernuarekin eta hango gizartek ordezkariekin, eta enpresa garrantzitsuak eta EBk finantzatutako “Inpaktu berdea” proiektua bisitatuko dute

Oihane Agirregoitia eurodiputatuak Europar Parlamentuak Argentinara bidaliko duen misioan parte hartuko du 27Martxoak
MartxoaK 27 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Oihane Agirregoitia EAJ-PNVko eurodiputatuak martxoaren 30etik apirilaren 1era bitartean parte hartuko du Europako Parlamentuak Mercosurrekiko harremanetarako eratu duen Ordezkaritzan eta  denak Argentinara bidaiatuko dira non Argentinako Gobernuko kideekin eta enpresarien , gizarte zibileko eta sindikatuekin batzartuko baitira, Saltara bidaiatu baino lehen. Erregio horretan litioa prozesatzen duten bi enpresa bisitatuko dituzte. Produkzioa EBk finantzatutako proiektua da mineral hori guztiz funtsezkoa delarik Europar Trantsizio Berderako.

“Oso bisita garrantzitsua da Europarentzat eta Euskadirentzat, oso hurbileko jotzen dugun  herrialdearekin harremanak finkatzen lagunduko digulako, oso harreman ekonomiko eta kultural esanguratsuak baititugu Argentinarekin. Oso momentu garrantzitsu batean gertatuko da , gainera, maiatzaren 1ean Mercosurrekin akordio komertzialaren behin behineko aplikazioa hasiko baita. Egungo egoera geopolitiko ezegonkor eta zatikatua ikusirik, Argentinak eskaintzen digu egunotan  nahiko murriztuta dagoen zerbait: estrategikoak eta dibertsifikatzeko aukera bat”, baloratu du eurodiputatu jeltzale eta Ordezkaritzaren presidenteordeak. Agirregoitiarekin batera misioan parte hartuko dute PPE, S&D, Berdeak/ALE alderdietako eta Ezkerrekoen eta Subiranisten ordezkariek.

Bisita martxoaren 30ean hasiko da EBko enbaxadore Erik Hoegekin egingo den lehen bilerarekin, Latinoamerikako herri horretan egun ematen ari den egoera politiko, ekonomiko eta sozialaz hitz egiteko. Ondorengo topaketak eta bilerak egingo dira diputatuen Ganberako presidente Martín Menemekin, kanpo gaietarako ordezkariekin, Juliana Santillánekin eta Mercosur batzordeko Damian Arabiarekin. Ondoren, bilera bat egingo da Kanpo harremanetarako , nazioarteko merkataritzarako eta Argentinako kultuekiko harremanetarako ministro Pablo Quirnorekin, EBko  herrialdeetako enbaxadoreekin  egingo den batzarrarekin amaitu baino lehen.

Bigarren lan egunean, sindikatuetako ordezkariekin eta analista politikoekin, Argentinako merkataritza ganberako ordezkariekin, Argentinako landa gizarteko ordezkariekin eta gizarte zibileko ordezkariekin bilduko dira. Saltara ere joango dira, eta Gustavo Saenz gobernadorearekin, Antonio Marocco gobernadore ordearekin eta Salta probintziako politikako ordezkarien ganberako presidente Esteban Amatekin bilduko dira. Gainera, litioa prozesatzen duten bi enpresa bisitatuko dituzte (Argentinak munduko litioaren % 11 prozesatzen du), bateriak, beira eta zeramika fabrikatzeko funtsezko lehengaia, bai eta metalen galdaketa ere, hala nola altzairua eta aluminioa. Mineral hori eskuratzeko aukera ezinbesteko elementu bihurtu da dibertsifikaziorako, trantsizio berde eta energetikorako eta EBren autonomia estrategikorako. EBk finantzatutako "Inpaktu berdea" proiektua bisitatuz amaituko da misioa.

Ordezkaritza Europako Batzordeak EBren eta Mercosurren arteko merkataritza-akordioaren behin-behineko aplikazioari data ofiziala jarri eta astebetera bidaiatuko  da, maiatzaren 1ean. Behin-behineko aplikazioak bermatuko du data horretatik aurrera zenbait produkturen gaineko muga-zergak kenduko direla. EB Argentinako hirugarren bazkide komertziala da, Brasil eta Txinaren atzetik. Europako enpresek batez ere manufakturatutako produktuak esportatzen dituzte, hala nola makineria, garraio-ekipamendua eta produktu kimikoak.

 

Interesatu Zaitez