Aberri Batzarrak atzoko bilkuran berretsi zuen EBBk proposatutako testua, zeinaren bidez talde jeltzaleak adierazi baitu “indarkeria matxistatzat eta gorrotoagatiko-indarkeriatzat har daitekeen jokabide oro prebenitzeko, detektatzeko eta desagerrarazteko” konpromiso irmoa
24Martxoak Indarkeria matxistaren aurrean eta gorroto-arrazoiengatiko indarkeriaren aurrean jarduteko Protokoloa indarrean du EAJ-PNVk, atzo bertan Aberri Batzarrak Euzkadi Buru Batzarrak aurkeztutako proposamena berretsi zuenez geroztik. Protokolo honen xedea da Alderdiari “jarduteko bide bat ematea, EAJ-PNVrekin zerikusia duten pertsonek eragindako indarkeria matxistagatik edo gorroto-arrazoiengatiko indarkeriagatik aurkeztuko diren salaketen aurrean, eraginpeko pertsona edo pertsonei babesa eta erreparazioa bermatuz”. Hala, talde jeltzaleak bermatu egiten du “indarkeria matxista edo gorroto-arrazoiengatiko indarkeria izan daitekeen jokaera oro prebenitu, detektatu eta desagerraraztea, esparru digitalean produzituko dena barne”.
Protokolo honek lantzen du 2025eko abenduaren 13an alderdi jeltzaleak egin zuen IX. Batzar Nagusian onetsi ziren Aberri Estatutuetan jasotzen den agindua, non ondorengoa adierazten baita: “Prozedura argia, eraginkorra eta konfidentziala bermatuko du, inplikatutako parte guztien oinarrizko eskubideak eta berme juridikoak errespetatuz, eta aurkeztutako salaketak ebazteko jarduketa-prozedura bat ezarriko du, behar diren bermeekin”. Ildo beretik jasotzen da bermatu egingo direla “gaitzesgarria den edozein jokabide prebenitzeko beharrezko prestakuntza eta informazioa, beharrezkoak diren neurri guztiak ezarriz eta protokolo hau zabalduz”. Horretarako, Protokoloak bere helburuak eta aplikatzeko eremua zehazten ditu, esparrua ezartzen du eta jokaerak identifikatzen ditu, prebentzio neurriak, bermeak eta prozeduraren printzipioak adieraztearekin batera eta jarduteko protokoloa zehaztuz eta arau hausteen tipifikazioa eginez.
Hala eginez, EAJ-PNVk lehenagotik zituen prozedurak eguneratu eta hobetu ditu, eta egin du Eusko Jaurlaritzak ezarritako parametro eta gomendioei jarraiki, Emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan eta indarkeria matxistaren eta gorrotoagatiko indarkeriaren aurrean prebentzio- eta jarduketa-arloan indarrean dagoen arau-esparrura egokitzen direla bermatuz.
Indarkeria matxistaren eta gorroto-arrazoiengatiko indarkeriaren aurrean jarduteko protokoloa