Tubos Reunidosen krisia gainditzeko "irtenbide zehatzak emateko" eskatu dio EAJ-PNVk Espainiako Gobernuari

Luke Uribe-Etxebarriak Industria ministroari eskatu dio enpresa itotzen duen zorra berregituratzeko beharra onar dezala, horren erdia Gobernu zentralari dagokiona, etorkizunean bideragarria izan dadin

Tubos Reunidosen krisia gainditzeko 17Otsailak
OtsailaK 17 |
Senatua
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

EAJ-PNVko Luke Uribe-Etxebarria senatariak "konpromiso sendo eta aktiboa" eskatu dio Jordi Hereu Industria ministroari, Tubos Reunidosen krisia gainditzeko "irtenbide zehatzak emateko". Gaur arratsaldeko kontrol saioan, Uribe-Etxebarriak mota anitzeko konponbideak "premiaz" jorratzeko eskatu dio ministroari, enpresa hartzekodunen konkurtsoan sar ez dadin.

Hala, ordezkari abertzaleak ministroari eskatu dio Espainiako Gobernuak onar dezala, "euskal erakundeek egin duten bezala", "ezinbestekoa dela malgutasunez berregituratzea" enpresa itotzen duen zorra, etorkizuneko bideragarritasuna ahalbidetzeko, kontuan izanik zor dituen 260 milioi euroen erdia Gobernu zentralari dagokiola. "Industria-enpresa estrategiko honek guztion inplikazioa behar du etorkizuneko industria-proiektu bideragarri eta sendo bat aurkitzeko, industria-enplegua ziurtatuko duena", azpimarratu du.

Uribe-Etxebarriak Hereu ministroak berak duela gutxi industria-sektoreari aitortu zion "paper garrantzitsua" gogorarazi du, EEEaren iragarpenaren ondoren Amurrioko eta Trapagarango lantegietako 301 pertsonari zuzenean eragiten dien krisi-egoera hori konpontzeko "neurri eraginkorrak" eskatzeko. "Europak industria funtsezko sektore gisa berraurkitu du estrategikoki autonomoa, globalki lehiakorra, berdea, digitala eta berritzailea izan dadin. Euskadin hamarkadak daramatzagu industrian sendo sinesten eta politika industrial aktibo, eraldatzaile eta berritzaileak garatzen, uste osoa baitugu industria dela kalitatezko enpleguen sostengurik handiena eta krisiari aurre egiteko euskarririk handiena eta onena", aldarrikatu du.

Interesatu Zaitez