Talde jeltzaleak uste du gai honen inguruko eztabaida lasaia behar dela, argudio xenofoborik gabe, eta gai honetan elkarren kontra egon daitezkeen eskubideak adituekin aztertzea proposatu du , Europako jurisprudentzia kontuan hartuz eta elkarbizitza eta halako beloak erabiltzen dituzten emakumeen eskubideak bermatuz
17Otsailak Euskal Taldeak aste honetan bertan erregistratuko du espazio publikoetan belo integrala eta aurpegia erabat estaltzen duten zapien erabilera eta bere ondorioak aztertzeko azpibatzordea sortzeko Legez Besteko Proposamena. Talde jeltzaleak uste du Kongresuan ireki den eztabaidak eta gai honen inguruan egon daitezkeen kontraesan historikoek eztabaida lasai, zorrotz eta anitza merezi dutela, alderdikeria ideologikorik eta inolako apriorismorik gabe, ikuspuntu ezberdinak egoki baloratu ahal izateko, bai eta beren inpaktua eta beren egokitasuna egungo egoera sozialean.
Gai honen inguruan gizartean eta esparru juridikoan egon daitezkeen ikuspuntu, sentsibilitate eta jarrera askotarikoek argi uzten dute gaiaren beraren konplexutasuna eta askotariko eskubideez ari garela. Hori dela eta, Euskal Taldeak uste du espazio publikoetan aurpegia estaltzeko zapien eta belo integralaren erabilera debekatzeko legegintzako neurriak hartu beharko lirateke soilik gai hau halako beloa erabiltzen duten emakumeekin, beraiekin lan egiten eta harremana duten elkarteekin eta beste pertsona adituekin hitz egin ondoren, elkarren kontra egon daitezkeen oinarrizko eskubideak kontuan hartuz, hala nola erlijio askatasuna, aniztasun kulturala, segurtasuna eta elkarbizitza, eta Europan giza eskubideei eta funtsezko eskubideei buruz dagoen jurisprudentzia aztertuz, aurreikusten baita gai hau epe laburrean esparru hartan aztertu beharko dela.
Azken helburua da presaka debekatzeko lege-neurririk ez hartzea, edozein estigmatizazio-modu saihestea eta emakume horien eskubideak eta herritarren bizikidetza defendatzea, jakitun izanik hori gutxiengoa dela Euskadin eta Estatuan une honetan.
Giza Eskubideen Europako Auzitegiak (GEEA) dagoeneko eman du Europar Batasuneko beste herrialde batzuetan janzkera hori hedatuago dagoen herrialdeetan onartutako zenbait arauketari buruzko iritzia. Alderdi jeltzalearen ustez, beste herrialde batzuetako esperientzia eta hartutako erabakien emaitzak azpibatzorde honetan entzun beharko lirateke.
Nolanahi ere, alderdi jeltzalearen ustez, astearte honetan Kongresuan Voxek ezarritako baldintzetan eztabaidatu den proposamenak (belo integrala erabiltzen dutenak kanporatzea ere eskatzen du) islamismoari buruzko estereotipoak areagotzeko baino ez du balio, intolerantzia sustatzen du eta gizarte demokratiko batean bizikidetza-arauak gainditzen ditu; horregatik, aurka bozkatuko dugu.