Euskal Taldeak lortu du etxebizitza bakarra alokatzen duten jabeei Espainiako gobernuak ezkutu soziala luzatzea

Talde jeltzaleak txalotu du Sánchezen gobernuak gutxieneko akordio hau onartu izana, etxebizitza alorrean hobekuntzak negoziatzen jarraitzea ahalbidetzen duelako

Euskal Taldeak lortu du etxebizitza bakarra alokatzen duten jabeei Espainiako gobernuak ezkutu soziala luzatzea 03Otsailak
OtsailaK 03 |
Kongresua

PARTEKATU

Kongresuko Euskal Taldeak ospatu du Espainiako gobernuak alokairuan etxebizitza bakarra duten jabeei ezkutu soziala luzatzea erabaki izana, zaurgarritasun-egoeran dauden pertsonei egoitza emateko beharretik salbuetsiz.

Espainiako gobernuak onartzeko asmoa duen dekretu berriaren idazketak barne hartzen du Euskal Taldeak egin duen eskari zehatza, eta derrigor honetatik salbuesten ditu etxebizitza bat edo bi dituzten jabeak, horietako bat ohiko etxebizitza izanik eta bigarrena alokairuan daukatena. Horrela, pertsona horien egoera kontuan hartzen da, eta beren pisuak alokatzeko aukera berreskuratzeko aukera ematen zaie, alokairuak kobratu gabe jarraitu beharrik gabe.

Euskal taldea ekinean aritu da jabe hauek jabe handiekin edo putre funtsekin parekatuak izan ez daitezen eta Espainiako gobernuak beste hauengandik bereizi ditzan eta idazkera berri honen bidez hiritar zaurgarri bihur ez daitezen, Estatuak behartuta alokairua ez ordaintzearen zama jasotzean.

Euskal Taldeak begi onez hartu du Espainiako gobernuak gutxieneko akordio hau onartu izana, parlamentuko taldeei etxebizitza alorrean hobekuntzak negoziatzeko aukera emango dielakoan, ezkutu sozialaren luzapen urte berri honetan.

Interesatu Zaitez