Ikerketapean dauden Getxoko zinegotziek alderdiaren esku utzi dituzte karguak

Ikerketapean dauden Getxoko zinegotziek alderdiaren esku utzi dituzte karguak 23Urtarrilak
UrtarrilaK 23 |
Berria

PARTEKATU

Getxoko San Nikolas kaleko 11. Zenbakiko eraikina eraisteko auzian ikertzen ari diren EAJ-PNVko hiru zinegotziek Euzko Alderdi Jeltzalearen esku utzi dituzte euren karguak.

Gaur arratsaldean bertan EAJ-PNVri jakinarazi diotenez, errugabetzat dute euren burua, baina uste dute komenigarria dela kargua uztea, haien defentsa errazteko eta EAJ-PNVren irudi publikoa babesteko.

EAJ-PNVk, ez du autoaren berririk izan orain arte, gertakariak aurrez epaitu gabe, eta errugabetasun-presuntzioa uneoro errespetatuz, datozen egunetan hiru zinegotziak ordezkatuko ditu.

Interesatu Zaitez