Bilboko portuak trantsizio energetikoan duen zeregin estrategikoa azpimarratu du Agirregoitiak

Eurodiputatu jeltzaleak portuko instalazioak bisitatu ditu gaur, ostiralarekin,Ivan Jimenez Portu Agintaritzako presidentearekin

Bilboko portuak trantsizio energetikoan duen zeregin estrategikoa azpimarratu du Agirregoitiak 16Urtarrilak
UrtarrilaK 16 |
Europako Legebiltzarra

PARTEKATU

Oihane Agirregoitia EAJ-PNVko eurodiputatua Bilboko Portuko instalazioetan izan da gaur bertan, Ivan Jimenez Portuko Agintaritzako presidentearekin. Topaketan, portu-azpiegituraren etorkizuneko planei heldu diete biek. Potentzial handia dute energia berriztagarrien esparruan, eta estrategikoa da Euskadirentzat, bai energiaren ikuspegitik, euskal industriaren deskarbonizazioan bete dezakeen zereginagatik, bai arku atlantikoko beste portu batzuen aurrean lehiakortasuna indartzeko.

"Gure portuak ezinbesteko tresna dira lehiakorrak izaten jarraitzeko, eta gure lehentasuna da indartzen jarraitzea trantsizio energetiko eta digitaleko une honetan. Otsailaren erdialdean, Europako Batzordeak Portuen Estrategia berri bat eta Itsas Estrategia Industrial berri bat aurkeztuko dizkigu. Aurretik ditugu, halaber, Europa Konektatzeko Mekanismo berriaren negoziaketa (azpiegiturak finantzatzeko tresna) eta Europako aurrekontu berria. Adi egongo gara egiten diren proposamenek bat egin dezaten eta Euskadirentzat onuragarriak izan daitezen, portu jasangarriak, deskarbonizatuak, digitalizatuak eta berritzaileak izateak lehiakorragoak izaten lagunduko digulako", nabarmendu du Agirregoitiak, Europako Parlamentuan 2028-2034 aldirako azpiegiturak finantzatzeko mekanismo berriaren txostengileetako bat izango denak.

Topaketan, Jimenezek azaldu egin ditu kaiak elektrifikatzeko eta CO2 emisioak murrizteko, portuak dituen planak, hidrogeno berdearen eta energia berriztagarrien garapenarekin zerikusia dutenak, hala nola fotovoltaikoarenak edo eolikoarenak, eta portu-azpiegitura eta bertan 2030erako instalatuta dauden enpresak autohornitzeko duen eginkizuna, baita biltegiratzeko gaitasuna, trenbidearen bidezko konektibitatea hobetzearen garrantzia, digitalizazioa eta Europako finantzaketa ere. "Europa mailako porturik industrialenetako bat dugu, eta energia funtsezko elementua izango da lehiakortasuna bermatzeko. Etorkizuna, argi eta garbi,elektrifikazioaren bidetik eraman behar da, eta Bilboko Portuan norabide onean egiten da aurrera", adierazi du eurodiputatu jeltzaleak.

Interesatu Zaitez