Nazioarteko ziklo berriari heltzeko errezeta gisa "Europa gehiago" proposatu du Vaquerok: "Bizkor ibili ezik kolonizatua izango da"

Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok Europarako egiten duen proposamena honela laburbil daiteke: “mendekotasun ekonomiko txikiagoa, Batasunaren segurtasun handiagoa eta giza eskubideen defentsa handiagoa” esan du gaur, ostegunarekin, Kongresuan nazioarteko politikaz egin den eztabaidan”

Nazioarteko ziklo berriari heltzeko errezeta gisa 15Urtarrilak
UrtarrilaK 15 |
Kongresua

PARTEKATU

“Europa bizkor ibili ezik eta batuago egin ezean, beste batzuen agindupean amaitzeko arriskuan egon daiteke, batuago egin ezean kolonizatua izango baita”, ohartarazi du Euskal Taldeko bozeramaile Maribel Vaquerok gaur bertan, ostegunarekin, Kongresuan Venezuelako egoeraz egin den eztabaidan Espainiak hartu behar duen jarreraren inguruan egin duen analisian, eta adierazi du EAJ-PNVk Europar Batasunaren defendatzaile irmoa izaten jarraitzen duela "bere ongizate-estatua babesteko, printzipiodun joko-arau eta -arau batzuen aldeko apustua egiteko eta giza eskubideak defendatzen jarraitzeko" modua delako.

“AEB da gaur egun nazioarteko arrisku geopolitikorik handiena, azken urtean ikusi dugun guzti honetatik ezer ere ez da arinduko; areagotu egingo dira, lehengaien eta ibilbide komertzial berrien kontrola, Artikokoa bezalakoa, orain arte kide izan dugunaren helburu berria delako. Eta, beharrezko ikusten badu, indarraren bidez egingo du, egun ikusten ari garen bezala, eta indartsuenaren legea baliatuko du, matoien antzera”. Horixe da dagoeneko bidean datorkigun ordena mundiala definitzen duena”, azaldu du Vaquerok. Testuinguru honetan ulertu behar dira bai Donald Trumpen Administrazioak Venezuelan egin duena, bai Groenlandiako lurraldearen gainean egin duen mehatxua, bozeramaile jeltzalearen ustetan.

“Arazoa ez da soilik helburu politikoa, baizik eta baita helburu hori lortzeko bidea ere, aldebakartasunez jardun duelako, presio politiko eta ekonomikotik harago presio militarra erabiliz,  alde anitzeko adostasunik gabe, nazioarteko zuzenbidearen aurka, subiranotasunaren aurka, esku ez hartzearen aurka eta gatazkak modu baketsuan konpontzearen aurka", gaineratu du.

Egoera honek arrazoitzen du Euskal Taldeak egin duen proposamena: “Independentzia handiagoa eta dependentzia txikiagoa, Europa gehiago. Mendekotasun geoekonomiko eta geopolitiko txikiagoa, Europar defentsa eta segurtasun handiagoa eta giza eskubideen defentsa, Kontratu Soziala eta II. Mundu Gerraz geroztik sortu zen munduko ordena eguneratuz eta balioetsiz”.

“Trump ez  da karikatura bat, sarri askotan bere adierazpenak eta portaerak hain neurriz kanpokoak izanik hala eman arren. AEBko presidenteak “EB suntsitzea bilatzen du, Europa makurtuta eta  bere menpe izan nahi du; eta  guk erantzuna eman ezean hala izango da. Lagun izango ditu, gainera, ultraeskuineko alderdiak eta alderdi politiko euroezeptikoak; bai eta, bilatzen den helburua izan ez arren, polarizazio partidista Europaren batasunaren eta bere defentsaren gainetik jartzen dutenak”, aurreratu du Vaquerok.

Horregatik azpimarratu du populismoak ez liratekeela hauspotu behar: “Asko dugu jokoan, eta onen eta txarren  arteko antzezpen hau, trumpisten edo antitrumpisen eta faxisten eta antifaxisten arteko hau…. Eztabaida osoa ezin da sinplifikatu nork bere probetxurako egiten dituen mezu polarizatuetan, kontzientzia hartu behar dugu eta zerbait egin, eztabaida politikoa gehiago sutu gabe” .

Interesatu Zaitez