Aitor Estebanek ohartarazi du "oso larria" izango litzatekeela transferitzeke jarraitzen duten eskuduntzak Batzorde Mistoan ez adostea: "Ez gara besoak gurutzatuta geratuko"

Onda Vascan egin dioten elkarrizketan, EBBren presidenteak erantzuna eman nahi izan dio Hauteskunde Orokorretan EAJ-PNV eta EH Bildu elkarrekin joatea proposatuz Arnaldo Otegik egin duen eskaintzari: “Euskal hiritargoa heldua da eta hala hartu behar da. PP eta Vox bezalakoak ginen baina orain zerrenda berean joan behar al dugu?”

Aitor Estebanek ohartarazi du 12Urtarrilak
UrtarrilaK 12 |
EBB
IKUSI BIDEOA

PARTEKATU

Euzkadi Buru Batzarraren presidente Aitor Estebanek astea hasi du ostiralean bertan Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako gobernuaren arteko Batzorde Mistoak egingo duen bilera gogoan, batzar horretan aurreikusita baitago gauzatzeke dauden bost eskuduntzak transferitzea, abenduko bilera atzeratu zenez geroztik. Onda Vascan egin dioten elkarrizketan, Estebanek ohartarazi du berriro ere bete gabe uztea gauza larria izango litzatekeela: "Ez gara besoak gurutzatuta geratuko. Ez gara espantu handiak egiten dituzten horietakoak, baina hau oso gai garrantzitsua da. Epeak, gainera, Espainiako presidenteak berak ezarri zituen. Ez, ez da serioa dataz kanpo ibiltzea. Ostiralera iristerik ez badugu, konplikatu egingo zait aurreikustea presidente bien artekoa egin ahal izatea (Imanol Pradales eta Pedro Sánchez), hile bukaerarako aurreikusita dagoena lehenagotik ezarrita zegoen egutegia ixteko. Kontua larria da, baina ikusiko dugu hurrengo bost egunotan zer gertatzen den. Baikor izaten saiatuko gara”. Akordioa bete ezean, Estebanek baieztatu duenez “Espainiako gobernua laster konturatuko da". "Gure jarrera ez da orain arteko berbera izango”, azpimarratu du. Hala eta guztiz ere, EBBren buruak azpimarratu duenez “akordiotik hainbat gauza bete ditugu. Esango nuke akordioaren %70 konprometituta eta onartuta dagoela, baina auziak autogobernu gaiarekin du zerikusia".

Halaber, jeltzaleen buruak berriro baztertu du Hauteskunde Orokorrei begira EAJ-PNV eta EH Bilduren arteko zerrenda bateratua egitea, EH Bilduren idazkari nagusi Arnaldo Otegik egin duen eskariari erantzunez. "Euskal hiritargoa heldua da eta hala hartu behar da. Memoria badugu. Duela urte bi eta erdi Hauteskunde Orokorrak izan ziren eta Bilduk bideo batean esan zuen PP, Vox eta EAJ-PNV gauza berbera zirela. Lehenago antitesia ginen eta orain zerrenda berean joan behar al dugu?". EBBren presidenteak ildo beretik gogoratu du Alderdi Eguneko diskurtsoan adierazi zuena, hau da, Bilduk zerrenda bateratua osatzeko eskaintza egingo zuela, eta alderdi bien artean diren ezberdintasunak azaldu ditu, dela azpiegituren alorrean, fiskalitatean, osasunean, segurtasunean, kanpoko politikan, Europako gaietan edo euskal gizartearen ereduari dagokionez.

"Gure Herria berbera da, baina ideia ezberdin bi ditugu Herri honi dagokionez. Gorte Nagusiei begira, Bildu ikusi dut PSOEren borondatera makurtzen, zentzu horretan ez baitago talde parlamentario leialagorik. Zerrenda bateratua osatzekotan, gehiago ikusten dut PSOE-Bildu, Bildu-EAJ baino. EH Bilduk bilatzen duena da udal eta foru hauteskundeak baino lehenago EAJ-PNVrekin konfrontaziorik ez izatea, eguneroko bizitan dena 'ez' izan ohi denean. Kamaleoiaren politika, alegia, osotasunean difuminatzea helburu", esan du.

Interesatu Zaitez