EAJ-PNVk azpimarratu du Lehendakaria herritarren benetako kezketan buru-belarri ari dela lanean, Madrilgo zarata Euskadira ekarri nahi duen oposizioaren aurrean

Joseba Diez Antxustegik Imanol Pradalesen urte amaierako diskurtsoaren balorazioa egin du, migratzaileei eskubideetan eta betebeharretan oinarritutako mezua helaraziz eta eta euskarak jasotzen dituen erasoen aurrean haren defentsa irmoa azpimarratuz

EAJ-PNVk azpimarratu du Lehendakaria herritarren benetako kezketan buru-belarri ari dela lanean, Madrilgo zarata Euskadira ekarri nahi duen oposizioaren aurrean 31Abenduak
2025
2025 AbenduaK 31 |
Eusko Legebiltzarra

PARTEKATU

EAJ-PNVren talde parlamentarioko bozeramaile eta burukide den Joseba Díez Antxustegik baloratu du Imanol Pradalesen urte amaierako diskurtsoa, azpimarratuz “herritarren benetako arazoetan zentratutako hitzartzea” izan dela, eta oposizioak Madrildik Euskadira ekarri nahi duen liskar politikotik urrun egon dela.

Araiatik (Asparrena, Araba), Díez Antxustegik adierazi duenez, "Pradales Lehendakariak 2025 urtea itxi egin du Herri honetako jendea benetan kezkatzen duenari buruz hitz eginez: etxebizitza, segurtasuna, enplegua, osasuna... Oposizioak Madrilgo zarata Euskadira ekarri nahi duen bitartean, hemen benetako arazoetan zentratzen den lehendakari bat dago", nabarmendu du Diez Antxustegik.

Bozeramaile jeltzaleak, gainera, Lehendakariak Euskadin bizi diren migratzaileei zuzendutako mezua nabarmendu du. "EAJ-PNVtik ere nabarmendu nahi dugu migratzaileei emandako mezua: mezu argia, abegikorra eta zorrotza, eskubide eta betebeharretan eta bizikidetzan oinarritua. Hori da defendatzen eta nahi dugun Euskadi ", adierazi du.

Era berean, Diez Antxustegik azpimarratu du Imanol Pradalesek euskara berriro defendatu duela "jasotzen dituen erasoen aurrean", Herriaren nortasunaren, kohesioaren eta bizikidetzaren funtsezko parte den hizkuntzarekin duen konpromisoa berretsiz.

"Krispazioaren aurrean, proiektua. Zarataren aurrean, Euskadi", amaitu du EAJ-PNVren talde parlamentarioaren bozeramaileak.

Interesatu Zaitez